 |
| |
|
Bigarren urtez U-morez jardunaldiak antolatu ditu Bertsozale Elkarteko genero batzordeak
Villabonako Subijana etxean izango dira jardunaldiak otsailaren 16an eta 23an eta sarrera librea da. Hitzaldien ostean elkarrekin afaltzeko aukera izango da eta horretarako aldez aurretik eman behar da izena umorez@bertsozale.com helbide elektronikoan. Egitaraua:
Otsailak 16, osteguna: 18:00etan, Mari Luz Esteban: "Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik". 19:30ean, Ander Izagirre: "Betaurreko moreak jarri nituenean...: kazetaritzatik esperientzia bat".
Otsailak 23, osteguna: 18:00etan, Mikel Otxotorena (On:giz elkartea) "Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez". 19:30ean, Maddi Oihenart "Kantugintzatik esperiantzia bat". |
|
 |
| |
|
"Beste larogei urtian" liburua eta dokumentala eman ditugu argitara
Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena ospatuko du eta urte hauetako ibilbidea jaso asmoz liburua eta dokumentala prestatu ditugu "Beste larogei urtian" izenburupean. Alberto Barandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia eta Lanku bertso zerbitzuak arduratu da DVDaren garapenaz eta argitalpenaz.
Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30 euro balio ditu. Bazkideek 21 euro ordainduta eskuratu ahalko dute Lanku.com atarian edo 943 260755 telefono zenbakira deituz. |
|
 |
| |
|
Jesus Egiguren, bere bertsozaletasunaz eta beste hainbat konturi buruz, HITZETIK HORTZERAn
PSEeko lehendakari Jesus Egiguren Imaz izango da asteko gonbidatua Hitzetik Hortzeran. Ume-umetatik dela bertsozalea eta Bilintx protagonista duen nobela bat idatzia duela kontatu dio, besteak beste, Jon Artano Izeta aurkezleari.
Programako eduki nagusiak Bertso Eguneko afalosteko saioetatik eta Txolarre Irratiak Tolosan antolatutako jaialditik ateratakoak dira. Zuri-beltzekoan Basarri naufragoari kantari 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketa entzutetsutik; Eta zapping-ean Mitxelena eta Maņukortaren arteko pisuzko ofizioa 1987ko Bertsolari Egunetik aterata.
Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB1n eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en. |
|
 |
| |
|
Bertso udalekuetan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi?
Uztailan eta abuztuan bertso udalekuak izango dira aurten ere. Guztira 6 txanda egingo dira: Arrazola (Bizkaia), Bidarrai (Behe Nafarroa), Iraņeta (Nafarroa), Orio (Gipuzkoa; 2 txanda) eta Zuhatza (Araba).
Horietan begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi duzuen guztiok ateak zabalik dituzue.
Izena emateko epea: martxoaren 15era arte dago zabalik.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, egin klik albistearen izenburuan. Bestela deitu Euskal Herriko Bertsozale Elkartera (943 69 41 29). |
|
 |
| |
|
Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa berria
Taldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte.
Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen Etxarrin.
Taldekako ekimen berri honen xehetasun guztiak www.bardoak.com web gunean segitzen ahal dituzue. |
|
 |
| |
|
Larunbatean ospatu genuen Bertso Eguna
Urtarrilaren 28an bertsozaleon gozamenerako Bertso Eguna ospatuko genuen Donostian.
- 12:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia balkoitik, Bertxako merkatuan eta Konstituzio plazan Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo "Abarkas", Alaia Martin eta Eneko Lazkoz aritu ziren Iker Iriarteren aginduetara.
- 18:00etan, Kursaaleko areto nagusian hogeitabost bertsolari oholtzaratu ziren: Jon Azpillagak eman zion hasiera ekitaldiari eta berarekin batera Kursaalen abestu zuten Imanol Lazkano, Andoni Egaņa, Beņat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peņagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iņaki Viņaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Jexux Mari Irazuk. Gai-jartzaileak Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu izan ziren. Ikuskizun ederra eskaini ziguten.
- 21:00etan, afaria eta festa izan ziren NiNeu jatetxean. Denetarik izan zen afalostean: Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta, Iratxe Ibarra eta Izar Mendiguren aritu ziren bapatean. Bertso musikatuak eskaini zituzten Ander Lizarralde eta Unai Muņoak. Eņaut Agirrek bertso historikoak harilkatu zituen eta Zarauzko Bertso Eskolak "Bertsolari" pelikulan oinarritutako antzerkia eskaini zigun. |
|
 |
| |
|
Hastera doa Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa
Ostiralean abiatuko da 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.
Bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira 146 parte hartzaile) eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Lau liga jokatuko dira eta liga bakoitzean hiru taldek hartuko dute parte. Finalerdietan liga bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira eta final handia martxoaren 24an jokatuko da Aramaion. Lau saio jokatuko dira datorren asteburuan. Bazkari edo afariak izango dira beraz deitu izena emateko.
Otsailak 3, ostirala, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30ean. Afarirako (15 euro) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875 Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada
Otsailak 4, larunbata, Zalduondon, Zeledon txiki elkartean, 14:00etan. Bazkarirako (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna.Deitu: 645 738 293 Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak Vs Araiako Gaztetxea
Otsailak 4, larunbata, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30ean. Afariarako (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089 Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak.
Otsailak 5, igandea, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00etan. Bazkarian (15 euro) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan |
|
 |
| |
|
Xenpelar Dokumentazio Zentroak ordezkapen baterako dokumentalista behar du
Ezinbesteko baldintzak: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea, antzeko lanetan eskarmentua izatea eta ordenagailu programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea.
Eskaintzen da: lanaldi erdia, goizez edo arratsaldez, Villabonako egoitzan. Kontratuaren iraupena: 2012ko irailaren 30era arte.
Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.com) 2012ko otsailaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edo deitu 943692477 telefono zenbakira. |
|
|
|
 |
 |
| A G E N D A
|
 |
otsaila
|
|
 |
|
|
 |
| |
|
|