Hizkuntza aldatu
Bertsolaritzaren transmisioa
Lan-ildo nagusiak: hezkuntza arautua

Bertsolaritzaren Curriculuma Lehen Hezkuntzan (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, 2008). HUHEZI fakultateko adituen aholkularitzarekin gauzatutako lana da Bertsolaritzaren Curriculuma, eta Bertsozale Elkarteak ikastetxeetan duen proiektuaren oinarri teorikoa da. Bertsolaritzak haurraren garapenari egiten dion ekarpena lau arlotatik deskribatzen du lan honek:
- Hizkuntza
- Kultura
- Musika
- Trebetasun pertsonalak eta sozialak

Gu ere bertsotan: Bertsozale Elkarteak ikasturte osoko proiektua eskaintzen du ikastetxeetan. Astero edota bi astez behin ordubeteko klase bat dedikatzen zaio bertsolaritzari, euskara ikasgaiaren barruan (nagusiki LH 4-5-6. mailetan). Klasea Bertsozale Elkarteko irakasleak gidatzen du, tutorearen laguntzaz. Ikasmaterialari dagokionez, "Gu ere bertsotan" deritzan ikasliburua baliatzen dute haurrek (Bertsozale Elkarteak argitaratzen duen ikasmateriala da), eta irakasleek audio eta bideozko material osagarriak. Ikasturtean zehar proiektu honen barruan hainbat ekimen berezi ere antolatzen dira ikastetxeetan: jaialdiak, kantaldiak, bertso saioak...

Hauek dira 2009/10 ikasturteko datuak, "Gu ere bertsotan" proiektuari dagokionez:

HERRIALDEAK IKASTETXEAK IKASLE KOPURUA
ARABA 32 1.463
BIZKAIA 115 4.901
GIPUZKOA 113 8.030
NAFARROA 40 1.162
GUZTIRA 300 15.556
 
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Transmisio saila
Tel: 943 694129
transmisioa@bertsozale.com
  Transmisio batzordea
  Helburu nagusiak
  Batzorde kideak
   
  Lan-ildo nagusiak
  Bertso-eskolak
Hezkuntza arautua
  Ekintza osagarriak
Transmisioa
Mapa
Lorontzia
Jolasak
Seiko motza
Oroitzapenen kutxa
Tresnak
Foroa
Egutegia
Bertso gida
Bertso-eskolak