Hizkuntza aldatu
Bertsolaritzaren transmisioa
Lan-ildo nagusiak: ekintza osagarriak
Aisialdian euskararekin jolas egiteko tresna eraginkorra da bertsolaritza. Horretaz ohartuta Iparraldean lehendabiziko Bertsu Udalekuak antolatzen hasi ziren 90. hamarkadan. Gaur egun hainbat ekintza eta topaketa burutzen dira ikasturtean zehar eta oporraldietan. Izan ere, ekintza osagarriok motibazio pizgarri, eguneroko lanaren sostengu, eta haur eta gazte bertsozaleen topagune dira.

Topaketak
Herrialdekako bertso-eskolen topaketak egin ohi dira, baina herrialde desberdinen artean ere. Topaketa hauen helburua bertso-eskola desberdinetako haur eta gaztetxoek elkar ezagutu eta ondo pasatzea da. Asteburuko egonaldiak izan ohi dira eta urtero egiten dira Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Iparraldean.

Udako bertso-egonaldiak
Aisialdiko bertso-eskaintzak haurrentzat duen balioaren erakusgarri dira udako bertso-egonaldiak. 8 urtetik 18ra bitarteko 200 haur eta gazte inguru biltzen baita urtero. Igerilekua, bertso-saioak, hondartzara txangoak, pista-jokoak, esketxak, antzerkiak, mozorro festak... denetarik dute egonaldi hauetan, eta horiez gain, nola ez, bertsoekin gozatzeko aukera polita eskaintzen dute.

  Transmisio batzordea
  Helburu nagusiak
  Batzorde kideak
  Azpi-batzordeak
  Lan-ildo nagusiak
  Bertso-eskolak
  Hezkuntza arautua
Ekintza osagarriak
Transmisioa
Mapa
Lorontzia
Jolasak
Seiko motza
Oroitzapenen kutxa
Tresnak
Foroa
Egutegia
Bertso gida
Bertso-eskolak