Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Página principal
Establecer como
página principal
Direcciones Imprimir esta sección Sugerencias Agregar a favoritos
Bertso
Movimiento bertsolarístico
Melodías de bertsos
Asoc. de Amigos del Bertsolarismo
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Biblioteca Virtual
Hitzetik hortzera
Bertso eskolas
Quien es Quien
Campeonatos
Fotografías
Interculturalidad
Lanku
Foro
Hazte socio
BertsoZalea
Juegos
Gabinete de prensa
Enlaces
Subscripción
bertsoplaza.tv

Diputación Foral de Bizkaia

Asteburu honetan izango dira Ipar Uribe eta Arratiako Finalak

Asteburu honetan izango dira Ipar Uribe eta Arratiako Finalak
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, barriro be martxan dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Datorren zapatuan, maiatzaren 17an, Ipar Uribeko finala izango da eta domekan, maiatzaren 18an, ostera, Arratiakoa.

XXI Garriko Eguna maiatzaren 18an ospatuko da
Urtero legez aurton be bertso-idatzien lehiaketa antolatu du Garriko Bertso Eskolak. 180 lanetik gora jaso dabez aurton Garriko Bertso-eskolakoek eta horietatik 120 aukeratu dabez. 120 lagun horrek izango dabe aukera lehiaketan parte hartzeko. Busturialdeko ikastetxeetako ikasleek bakarrik ez, Munitibar zein Zornotzakoek be parte hartu leikie lehiaketan.
Egitaraua:
10:30etan izena emoatea
11:00-12:00 bertso-idatzien lehiaketa
13:00 bertso-saioa
13:30 Sari banaketa
EHUko Uda ikastarorako izen-emate epea zabalik dago

EHUko Uda ikastarorako izen-emate epea zabalik dago
Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean "Denbora jakinean egin beharreko jendaurreko sormen lana: arrakastaren gakoak" izeneko ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaro honen helburua, jendaurreko hizkeran eta bertsogintzan erabiltzen diren baliabideez jabetuz, nork bere esparruan eta eguneroko bizitzan erabili ahal izateko tresnak ematea da.

Eman izena!

Bertsolantegia 2008: UEU eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaroa. Izen emateko epea maiatzak 12an hasiko da.

Bertsolantegia 2008: UEU eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaroa. Izen emateko epea maiatzak 12an hasiko da.
Bertsolantegia 2007ri jarraipena eman nahian dator edizio berria. Oraingoan ere bertsolaritza hiru ikuspegi desberdinetatik landu nahi da:

- Zeharka begira: Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik? Antzerkiak badu zer erakutsia, bertsolaritzak badu zer ikasia.

- Barrutik begira: Dezimak badu lekurik bertsolaritzan? Galdera horri erantzuten saiatuko gara. Bertsolaritza mundura begira jarri den honetan beste inprobisazio-esperientziatik elikatzen hasi da. Mugarik badago?

- Kanpotik begira: Kultur transmisioa: tradiziotik modernitatera. Nola egokitzen da kultura tradizionalak gizarte modernoaren eskarietara? Zer da ezinbestean mantendu beharrekoa?

GR-16 bertso bidea

GR-16 bertso bidea
- Apirilaren 30ean, LESAKA - ORERETA, Lesaka, Linddurrenborda sagardotegian.
- Maiatzaren 9an, LASARTE-ORIA - AZPEITIA, Zabaleta auzoan, afalostean.
- Maiatzaren 9an, MALLABIA- GASTEIZ, Eibarren, Montekasino tabernan 21.00etan.
- Maiatzaren 17an, ZESTOA-ZARAUTZ, Aizarnan, (bazkariaren aurretik bertso poteoa).

Gipuzkoako Eskolarteko 28. Bertsolari Txapelketa 2008

Gipuzkoako Eskolarteko 28. Bertsolari Txapelketa 2008
Kanporaketak:
-Apirilak 25, Usurbil, Udarregi ikastolan. (Bat-bateko saioa Oiardo kiroldegian)
-Maiatzak 9, Elgoibarko ikastolan (Bat-bateko saioa bertako pilotalekuan)
-Maiatzaren 16an, Alegiko Aralar institutuan (Bat-bateko saioa Kultur Etxean)
-Maiatzaren 23an, Oñatiko Txantxiku ikastolan (Bat-bateko saioa Santana aretoan)

Bertso-udalekuak 2008. Ba al zatoz?

Bertso-udalekuak 2008. Ba al zatoz?
Bertso udalekutan izena emateko epea zabalik dago.
Txandei buruzko informazioa jasotzeko eta internet bidez izena emateko, klikatu hemen.
Ikus ezazu bertso-udalekuei buruzko erreportai laburra:
http://www.bertsoplaza.tv/erabiltzaileak/Ansahauna/bertsoudalekuak-2007/view
Argibideetarako dei ezazu Bertsozale Elkartera: 943 21 77 98

A G E N D A
mayo
al
ar
az
oe
oi
la
ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Bertso-saioa
Santana aretoa, OÑATI.
2008-05-16, 22:00

Ver noticias
Bertsozale Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia
T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com