Bertsozale Elkartea
Inprimatu Leihoa itxi
Mikel Mendizabal Garmendia

Gipuzkoako Itsasondon jaioa, 45 urte ditu. Txapelketa honetako partaide zaharrena da. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara hedatzeko duen proiektuaren kudeatzailea da hastapenetatik. Gazte mailako sariketa asko irabazitako bertsolaria dugu. Gipuzkoako Txapelketako finalista izan zen 1991n eta 1995ean. Txapelketa Nagusiari dagokionez, 1982az gero antolatu diren guztietan parte hartu du, eta finalean izan da 1989an eta 1997an, eta final-aurreetan 1982, 1986 eta 1993an.

Mikel Mendizabal Garmendia