 |
| |
|
BBK sariketa: finalaurrekoak erabakita
Aste honetan jokatu dira sailkapen faseko azkeneko saioak eta finalaurrekoak erabakita geratu dira.
Datorren asteartean, martxoaren 16an, izango da lehenengoa "Ipar Uribe" eta "Busturialdea" talden artean. Derioko Txorierri BHI institutuan izango da 11:30eatik aurrera.
Martxoaren 17an jokatuko da bigarren finalaurrekoa. "Bilboaldea" eta "Lea-Artibai" taldeak neurtuko dira Zallako kultur etxean 10:30ean.
Finala Bilboko Kafe Antzokian izango da, martxoaren 26an, 19:00etan. |
|
 |
| |
|
Salgai dira jada Lesakako finalerako sarrerak
Iazko Txapelketan finalerako sarrerak amaitu egin ziren eta jende asko gelditu zen finala zuzenean ikusi ezinik. Aurtengo finalean aforoa zertxobait handiagoa da; hala ere, komeni da horiek lehenbailehen hartzea. Eskuratzeko moduak:
- Internetez, www.bertsosarrerak.eu web gunean - Nafarroako honako saltokitan: Iruņea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna). |
|
 |
| |
|
Bertso afaritara, Irlandara, Hitzetik Hortzeraren kontura!
Lehiaketa berria jarri dute martxan, sari potolo eta guzti: Belfastera bidaia bertan egingo den III. Bertso Dinnerera joateko.
Hirugarren urtez jarraian antolatu dute aurten Belfasten Bertso Dinnera datorren maiatzaren 1erako. Maialen Lujanbio eta Jon Maia joango dira bertara. Haiekin mahaira bilduko dira Irlandako bazter guztietatik, Eskoziatik eta Euskal Herritik joandako ehun bertsozale baino gehiago. Hitzetik Hortzerako kamerak ere bertan izango dira eta bi bertsozale eraman gura dituzte Belfastera. Horretarako puntuak jarriko dituzte programan eta parte hartu nahi duenak puntu horiei erantzunez bertsoak osatu, grabatu eta programakoei bidali beharko dizkie (hitzetikhortzera@digitalak.com) edo facebook-en HHk duen txokoan eskegi.
Astero jasotako bertsoetatik aukeraketa egin eta berezienak jarriko dituzte Hitzetik Hortzeran. Programan erakutsitako horien denen artean bi lagunentzako bidaia egingo dute zotz. Erantzun beharreko puntuak eta gainerako argibideak osteguneko programan argituko dituzte. |
|
 |
|
|
 |
| |
|
Hernandorena 2010: bertsulari gazteen saria
Euskal Herri osoko lurralde ezberdinetako bertsulari gazteak gurutzatu eta kantatzeko plazak eskaini asmoz, aurten ere, Bertsularien Lagunak Elkarteak Hernandorena sariketa antolatu du.
Hiru eskualdetan Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin izango dira saioak. Muskildin finala jokatuko delarik, Larresoron eta Donibane Garazin kanporaketetan neurtuko dira.
Kanporaketak: - Martxoak 13, larunbata, Larresoroko kirol sala berrian, 19:30ean. Bertsulariak: Aimar Karrika, Maddi Ane Txoperena, Ximun Cazaubon, Bixente Hirigarai, Ane Labaka, Eneritz Arzallus. Gai-emailea: Maindi Murua.
-Martxoak 27, larunbata, Donibane Garaziko Kalaka ostatuan, 19:30ean. Bertsulariak: Itxaso Paia, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Imanol Uria, Izar Mendiguren, Ander Solozabal. Gai-emailea: Maindi Murua.
Finala: Apirilak 10, larunbata, Muskildiko Posonpesenean, 19:30ean. Bertsulariak: 6 orotarat. Kanporaketetako irabazleak eta besteak puntuaketaren arabera. Gai-emaile: Joanes Etxebarria. |
|
 |
| |
|
Goikoetxea eta Lazkoz, Atarrabiatik Lesakako finalera
Arkaitz Goikoetxea erraz nagusitu zen igandean Atarrabian jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan.
300dik gora lagun hurbildu zen saioa ikustera eta giro ezin hobea izan zen Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.
Honakoa izan zen puntuazioa: Arkaitz Goikoetxea (415), Eneko Lazkoz (387,5), Jon Barberena (374,5), Jon Elizetxe (372,5), Oier Lakuntza (362,5), Aimar Karrika (356,5).
Atarrabiako azken finalaurrekoa amaituta, osatuta gelditu da martxoaren 20an Lesakan arituko den zortzikoa: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.
Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehen aldiz hartuko dute parte finalean eta iazko finaletik soilik hiruk errepikatuko dute: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak. |
|
 |
| |
|
DF bertsozale eskola 2010
Bertsoaz gehiago jakin eta gozatu gura duen edonori bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak eskaini asmoz antolatu da Durangoko Platerueneko DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa.
Aurten, berbaldi formatuan, 2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egingo diote. Lau saio egingo dira: Andoni Egaņak oholtza gainean bizi izan dituen txapelketetan zeharreko bertsogintzaren bilakaera aztertuko du; Unai Elizasuk eta Maite Berriozabalek Txapelketa Nagusiko gai-jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko dituzte; Agin Rezolak eta Iņaki Aurrekoetxeak, Garako eta Berriako kritikariak hurrenez hurren, 2009ko Txapelketak bertsogintzari egindako ekarpenez jardungo dute; amaitzeko, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak ere euren ikuspegia azalduko digute, bertsozaleak diren aldetik, bertsogintzaz eta txapelketaz.
Martxoak 4: Andoni Egaņa. Martxoak 11: Unai Elizasu eta Maite Berriozabal. Berbaldia sarean jarraitzeko: http://www.plateruena.net/bloga Martxoak 17: Agin Rezola eta Iņaki Aurrekoetxea. Martxoak 24: Eider Rodriguez eta Asier Altuna. Durangoko Plateruenan izango dira 20:00etan. Izen ematea (15 euro) eta argibideak: kultura@plateruena.net |
|
|
|
 |
 |
| E V E N T S
|
 |
|
|