| Naparrua'tik ardo-karraio
itzai asko zan ikusi,
prankok bazauzkan iri koskorrak
beren kollare ta guzi;
zurezko ardatzak lumerarekiñ
al zan maizena iyurtzi;
denbora artan Pantorrill zuten
karreteruen nagusi.
Garai artako itzai
koskorrak
ongi zebiltzan lanian,
Gipuzkua'n da Bizkai aldian
da Euskalerri danian,
gorputzak bapo gobernatuaz
eranian da janian;
akabo oien jornal-biria
trena etorri zanian.
Aditu zituztenian
trenen
txistua eta marruak,
geientxuenak saldu zituzten
iriyak eta karruak,
esanaz: "Orrek jetxiko dizkik
goi oitan diran arduak".
Garai artako aien abarkak
ziran basurde-larruak.
Milla zortzireun irurogei
ta
zazpigarrengo urtian,
lenengo trena ikusi nuen
Españia'ko partian,
bire pixka bat bistan pasa ta
iñoiz sartua lurpian;
perra berriyak erantxi dizte
andikan orañ artian.
Modu orretan jarri
zuenak
Norteko ferrokarrilla,
jakinduriya aundiya zuen,
entendimentu abilla;
gizonik eziñ asi liteke
zaldi obiaren billa:
goizian irten Irun'dik eta
illuntzerako Madrilla.
Danak alkarri lagun
zaiogun
illundu gabe kopetik,
indar aundiyan dijuala're
gelditutzen da kolpetik;
iñor ezertaz biartzen bada
Donostiya'ra Madritik,
izugarrizko adelantua
jarriya dago Nortetik.
Linea orrek badauka
zenbait
tunel, zubi ta erriyo,
bi birerekiñ ipiñi dute
sekulan baño berriyô,
eletrikako indarra eta
oinbeste guardarrayo;
gau eta egun gelditu gabe
beti zerbaiten karrayo.
Trenera lasai balijuake
egiñagatik zartzera,
iyo-biriak ederrak dauzka,
kotxian aixa sartze'a;
amar legua bire pasa ta
ordu beteko etxera,
lengo segunda beziñ ederra
dago oraingo terzera.
Eseri-alki ederrak
eta
beste gauza bat on-ona:
ezertarako biartzen bada
kotxe bakoitzak komona;
lenguan antxen ikusi nuen
larogei urteko amona,
frantzes euskaldun buru-zuri bat,
Bentaberri'ko Moñoña.
Karbonerarik ez dute
biar,
fogonerorik ain gutxi;
or biar dana: begiyak ernai
eta llabiari eutsi;
abiyatzian iriki eta
allegatutzian itxi,
gau eta egun gelditu gabe
dabill txistu ta irrintzi.
Gizon abilla zan eletrika
sortu zuben maisu ori,
piska-piska bat arrek graduak
bajatu zizkan subari;
orañ indarra leku askotan
kendutzen zaio urari,
garai batian merke zan baño
gaur baliyo du ugari.
Onla esanaz ur irakiñak
egiten zuen negarra:
"Prezisua al da beti kalderan
kiskaltzen egon biarra?
Ez daukat beste alimenturik:
suba, kia ta txingarra;
ongi miatzen baldin banazu
otzian badet indarra".
Berari beira jarri
zitzaion
zabaldurikan besuak,
arrazoi ori ontzat artu du
eletrikako maisuak:
"Badakit zure gau ta egunak
dirala lastimosuak,
ori egiya esan badezu
itzaliko dia suak".
Nere munduko jakinduriya
izan da oso azala,
Jangoikuari eskatzen diyot
arren argitu nazala;
garai batian ez genekiyen
eletrikarik bazala,
orañ ur otzak dabillki trena
len irakiñak bezela.
Bertsolariya,
[1931-11-01] |