Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
2013/05/21
Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Amasa-Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin.
Aramaiok hartu zuen larunbatean Gorbeialdeko eskolarteko topaketa
2013/05/20
Aurreko asteburuko bi topaketen ostean, Arabako eskolartekoaren azken-aurreko topaketa ospatu zuten larunbatean Aramaion. Bertan Aramaioko bertso-eskolako haur eta gazteek eta Legutioko bertso-eskoletako gazteek hartu zuten parte.
Eskolartekoak aurrera darrai
2013/05/16
Saio andana izango da datozen bi asteotan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Iparraldean. Hona hemen datozen ekitaldien agenda.
"Bertsopilota" ikuskizun berria aurkeztu da gaur
2013/05/16
Iker Urmeneta pilotariak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bertsoa eta pilota batzen dituen ikuskizuna aurkeztu dute Donostian. Ereñozun ariko dira datorren ekainaren 15ean.
Gazeta eta Azkarateko bertso afariak “Hitzetik Hortzera”-n
2013/05/15
Mikel Irizarrek erakutsi dio Elorrioko Gazeta auzoa Jon Artanori, eta elkarrekin joan dira afaritara.
Abian da Arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa
2013/05/13
Ostiralean, maiatzaren 10ean, abiatu zen arabako bertsolari gaztetxoen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Biharamunean, maiatzaren 11n, Zaduondoko Lazarraga jauregian izan zen Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion eta Araba osoko eskolarteko festa ekainaren 1ean izango da Legution.
Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketa Donezteben
2013/05/13
Bertso Eskoletan dabiltzan 14 urte arteko Nafarroa osoko gaztetxoek larunbatean ospatu zuten Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Doneztebeko zinema aretoak 80 gazte bildu zituen, besteak beste, Lesaka, Arantza, Igantzi, Doneztebe, Sunbilla, Baztan, Leitza, Altsasu, Iruñea, Barañain, Berriozar, Antsoain eta Atarrabiatik etorritakoak. Bertsoaren inguruan elkar ezagutzeko eta ikasturteari amaiera emateko festa izan zen larunbatekoa.
"Hango eta hemengo" bertso saioa Hitzetik Hortzeran
2013/05/08
Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute Lasarten urte sasoi honetan. Bertsotan, Ane Labaka eta Unai Muñoa herritarrak aritu dira aurten ere. Eta haiekin batera Andoni Egaña, Jon Maia eta Xabi Paya. Algortarra, kantatu ez duen bertsoaldietan, kideen bat-bateko jarduna gaztelerara itzultzen aritu da, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Bertan izan da Hitzetik Hortzera.
Agenda
2013-05-23 Lekunberri Plaza librea
Bertsolariak
"Arabako Bertso-eskolek 11 opari" : mendialdeko bertso-eskolartekoa
"Gu ere bertsotan" jaialdia
2013-05-23 Bilbo Bertso-saio musikatua
"Bat-batean" emanaldi berezia
"Doinua eta kantaera" hitzaldia
Hemeroteka
- "9 hilabete" lanak irabazi du Beasaingo bigarren Bertsomovieda lehiaketa 2013-05-17, Goierriko Hitza
- Arrate Illaro eta Peio Arondo nagusi Plazatik Gaztetxerako Mendaroko kanporaketan 2013-05-08, Barren
- Oihane Perea: “Feminista ez banintz, orain ez nintzateke bertsolaria izango” 2013-05-00, Aizu
