Bertsoa Unibertsitatean eskola aurkeztuko da asteartean

2014/04/10
Uda Ikastaroen baitan Mintzola Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu dugun bertsolaritzari buruzko “Bertsoa Unibertsitatean” eskolaren aurkezpen prentsaurrekoa datorren asteartean izango da, apirilak 15, goizeko 11:00etan, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan.

Prentsaurrekoan izango dira:

Iñaki Murua Jauregi: Mintzola Fundazioko lehendakaria

Karlos Aizpurua Etxarte: Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduraduna

Jose Luis de la Cuesta: EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria

Garazi Lopez de Etxezarreta Auzmendi: Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria