Bertxoko sariketa

Hala Bedi irratiarekin batera antolatutako gazteen sariketa.

bertxoko sariketa Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzatik jaio zen Bertxoko irratsaioa eta irratsaio, esatari eta inguruko lagunengandik sariketa.

Arabako hainbat herrik bizi eta pairatu behar izan dituzte sariketa honen bilakaera eta ondorioak.

Urteak bezain beste eratan jokatu dute bertsolariek, banaka, bikoteka, gazteak, ez horren gazteak, bertsolari arituago baten laguntasunean, arabarrak, arabartuak, urte batzuz arabartuak edota inguruko lagunak.

Epaile adituek  edota publikoak epaituak, gai jartzaile trebatuekin edota lehen aldiz esperientzia biziko zutenekin. Bertxokok urteetan zehar denei eta denari eman dio kabida.

bertxoko historia

Historia pixka bat:

2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa  martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare  elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.

Beraz, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan ipini zen 2007an. 2013.urtera arte urtero jokatu zen Bertxoko sariketa.

Hiru urteko eten baten ondoren, 2017an berriro martxan ipini zen.

UrteaIzenaTxapeldunaFinala
2002 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2003 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2004 Bagare Sariketa Iñigo Izagirre Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2005 Bagare Sariketa Oihana Bartra Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2006 Bagare Sariketa Jokin Labayen Gasteizko Bagare Parte hartzaileak, datak, saioak...
2007 Bertxoko Sariketa Jokin Labayen Gasteizko Errexala Parte hartzaileak, datak, saioak...
2008 Bertxoko Sariketa Julio Soto Aramaioko Iturrieta Parte hartzaileak, datak, saioak...
2009 Bertxoko Sariketa Jone Uria Aramaioko Iturrieta Parte hartzaileak, datak, saioak...
2010 Bertxoko Sariketa Julio Soto Azkartzako Sagardotegian Parte hartzaileak, datak, saioak...
2011 Bertxoko Sariketa Peio Ormazabal Aramaioko Iturrietan Parte hartzaileak, datak, saioak...
2012 Bertxoko Sariketa Peio Ormazabal Gasteizko Gaztetxea Parte hartzaileak, datak, saioak...
2013 Bertxoko Sariketa

Ruben Sanchez eta
Jon Ruiz de Pinedo

Aguraingo Iguaran Elkartea

Parte hartzaileak, datak, saioak

Web gunean ikusgai

2017 Bertxoko
Sariketa

Aitor Ugarte

Gasteizko Hala Bedi Tabernan

Parte hartzaileak, datak, saioak

Web gunean ikusgai

2018 Bertxoko Sariketa

 Aroa Arrizubieta

Gasteizko Hala Bedi tabernan

Parte hartzaileak, datak, saioak

Web gunean ikusgai

2019 Bertxoko Sariketa

 Aroa Arrizubieta

Gasteizko Hala Bedi tabernan

Parte hartzaileak, datak, saioak

Web gunean ikusgai