Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Aurkezpena
Bilaketa orokorra
Bilaketa nola egin
Informazioa bidali
Entzuteko bertsoak
Txapelketako bertsoak
Bapatean argitalpena
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Bertsoak Bilaketa orokorra: emaitza

Arzallus Amets

Bertsoa entzun
BERTSOAREN FITXA
Bertsolariak: Arzallus Amets Herria: Hendaia
Eguna: 2001-11-25 Gaia: Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.
Doinua: Zure eskaerak egia esan Neurria: Hamarreko handia
Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jardun-mota: Txapelketa
Motiboa: Txapelketa Nagusia Gai-jartzaileak: EHBE Taldea
Gai-jartzaileak: Taberna Mikel Argitaratua: BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2001, 200 OR.
Oharrak: Txapelketa Nagusia 2001. Finalaurrea, bigarren itzulia. Beltzenia pilotalekuan, arratsaldeko lau eta erdietan hasita, entzuleak 900 eta 1000 artean.
TRANSKRIPZIOA


Ama hasi da negar malkotan
ta aita berriz eztulka,
lehen geneuzkan harreman denak
gelditu dira nahastuta.
Neska beltzaran bat ekarri dut
ustez asko gustatuta,
eta maitatzen segi behar dut
aurreiritziak ahaztuta,
sentitzen dudan maitasun horrek
kolorerikan ez du-ta! (bis)


Zoritxarrean entzun orduko
nere aitaren ahotsa,
nik sentitu dut nola azkartu
zaidan taupadaren hotsa;
oraintxe sartu duten ziria
neretzat hain da zorrotza!
Azala beltza ta iluna du,
baina ez naiz hortaz lotsa,
askoz beltzago ta ilunago
delako zuen bihotza. (bis)


Eskerrak behintzat nere maitea
aurkeztu diedan garaiz!
Nik hasieran pentsatzen nuen
«gustatuko zaie araiz».
Baina aita-amak semean kontra
joan ohi baitzaizkigu maiz,
zuek maite ez baduzute ere,
neretzat hori ez da gaitz;
etxe honetan ez bada bizi
ni Afrikara joango naiz. (bis)

IRADOKIZUNAK, IRUZKINAK

bertsoari buruzko iruzkina
Bestelako iradokizuna edo iruzkina

Helbide elektronikoa jartzea eskertuko genizueke, iruzkina edo iradozkizunari buruzko dudaren bat izan ezkero argitu ahal izateko.
Mila esker

Posta elektronikoa:

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra