 |
Bertsolaritza
Historia Aldarrikapenak
eta berrikuntzak
Aldarrikapenak
eta berrikuntzak
Edozein
kasutan, bertsolaritza gizarteari erabat loturik dagoen fenomenoa
izaki, Karlistadek (1833-1839, 1872-1876) nolabaiteko eragina izango
dute baita bertsolariengan ere. Euskal gizartea zatituta dago. Aldarrikapenek
gora egiten dute eta jendeak ez dauka dibertitzeko astirik. Aldarriak
zabaltzeko, ordea, bertsopaperek bat-batekoek baino lan hobea egingo
dute. Ideia beraren kopiak eta kopiak hedatzea bertso bera plazaz
plaza errepikatzea baino errazagoa da. Bertso jarriek, beraz, sekulako
loraldia izango dute, bertso-guduek behera egingo duten bitartean.
Bertsopaperen
susperraldiaren beste arrazoietako bat denbora bera izan zen, edo
hobeki esanda, garapena: industrializazioa, lurrun-makina, trena...
berrikuntzek talka egin arren gizartearekin, bertso jarriek kolpea
leundu eta aldi berean publizitate-biderik onena bilatzen zioten.
Orduko bertsolari eskolatu gabeek ez zekiten idazten eta senide,
lagun edo ezagun baten premia izaten zuten buruan egositako bertsoak
papereratzeko (eta ildo beretik sortuko ziren bertsopaper-saltzaileak).
Xenpelar
(1835-1869), Iparragirre (1820-1881), Bilintx (1831-1876) eta Pierre
Topet "Etxahun" (1786-1862) izan daitezke sasoi horretako
bertsolari gogoangarrienak. Xenpelar bat-bateko bertsogintzaren
adierazgarri izan liteke; Iparragirrek gitarraz lagundutako buruan
gordetako bertsoak zabaldu zituen; Bilintxek bertsopaperen langa
altxatu zuen (Xenpelarrekin batera, jakina); eta Etxahunek Ipar
Euskal Herriko bertsolaritzaren egoera bizia islatzen du.
Txirritak
ez zuen Antonio Canovas del Castillo espainiar ministroa atsegin;
Foruak galdu zituen egun berean sortu omen zen euskal abertzaletasuna.
Jakina, aldez aurreko aldarriak asko izan baziren, askoz gehiago
izango dira 1876-1935 bitartean sortuko direnak. Beraz, bertsopaperek
loraldi ederrean jarraituko dute gerratik gerrarako tartean, batez
ere Txirrita eta Pello Otaño bertsolariei esker.
Bestalde,
ez dugu jakingo zein zen orduko bat-bateko jardunen egoera zehatza,
baina ondo baino hobeto dakigu bat-bateko bertsoek gora egin zutela
berriz Lore-jokoei esker. Jokook ahozko literatura eta poesia bultzatzeko
sortutako lehiaketak ziren. Lehena Tolosa okzitaniarrean egin omen
zen 1324an, poesia probentzala suspertzeko. Mende batzuk beranduago,
Antoine d'Abbadie zientzialari eta filantropoak Euskal Herrira inportatu
zituen, Urruñara hain zuzen. 1853an sortu eta mende erdiz
bat-bateko bertsolaritzaren gotorleku izan ziren. Era berean, bilkura
horiek bertsolariak euren betiko ingurutik ateratzeko arrazoi bihurtu
ziren. Gainera, epaile eta sarien presentziak bertsoen maila hobearazi
zuen, batzutan epaiekin
konforme egon ez arren. Bertsolari kopuruak ere gora egin zuen
halako festa-egun handietan.
Bat-batekotik
idatzira, aipatzekoa da bertsolaritzak historiaren kronika egiteko
hartzen duen lekua. Aurretik ere, bertsoa berrikuntza, gertakizun
eta aldaketa oro esplikatzen ahalegintzen zen. Txirritak, esaterako,
ezin hobeto deskribatzen digu bere gizartea, ingurua eta orduko
egoera, bertsopaperetako gai bihurtu baitzituen honakoak: Foruen
Galera, Kubako Gerra (1898), I. Mundu Gerra, Bigarren Karlistada,
Antonio
Canovas del Castillo (1828-1897) espainiar ministroaren hilketa;
kirolak, estropadak, boxeoa (Uzkudun, EH vs. Joe Louis, AEB); erlijioa,
bizimodu eliztarra, Aita Santua, Goizuetako misioak, Adan eta Eva;
gizarte gaiak, nekazarien lana, Pasaiako portuko grebak, euskaldunen
emigrazioa Ameriketara, etab.
Industrializazioa gai eta tresna izatera pasatu zen pixkanaka, bertsolariak
ere garapenaren trenera igo baitziren. Abertzaletasunaren sorrera
eta aldaketa politikoak bilakaera bide ugari izan zituzten. Euskarari
dagokionez, aipatzekoa da Sabino Aranak (1865-1903) sortu eta bultzatutako
teoriek, besteak beste, kalte handia egingo diote bertsolaritzari.
Izan ere, garbizalekeriak Gipuzkoako bertsolari eskolatu gabea gutxietsi
zuen, baserri-giroko hizkerak atzerriko hitzak erabiltzen baitzituen
ikasketa eza nolabait estaltzeko.
Garai honetan eskaeraren araberako bertso jarriak sortuko dira ere.
Pello Errotak, esaterako, ezkongaiek eta ezkonduek eskatutako bertso-sorta
asko osatu zituen.
Lehen
bertso-saioa 
Ostatutik
oholtzara
|
 |
 |
| |
| Aldarriak
zabaltzeko, ordea, bertsopaperek bat-batekoek baino lan hobea
egingo dute. |
| |
 |
| |
| Orduko
bertsolari eskolatu gabeek ez zekiten idazten eta senide, lagun
edo ezagun baten premia izaten zuten buruan egositako bertsoak
papereratzeko. |
| |
 |
 |
| Bat-bateko
bertsoek gora egin zutela berriz Lore-jokoei esker. |
 |
|
|