 |
Bertsolaritza
Historia Egungo
errealitatea
Egungo
errealitatea
1977.
urtetik aurrera, jaialdiek gora egin zuten. Bertsolari eskoletako
lehen belaunaldiak plazaratzen dira: Sarasua, Euzkitze
Amurizaren
ekarpena zeharo onuragarria da hortaz. Bertsoak telebista, irrati
eta egunkarietara salto egiten du eta bertsozaleriak inoizko kopururik
handienak lortzen ditu. Bertsoa
publizitatea egiteko tresna izango da ere. Mendez mende egin
bezala, bertsoak bete-betean asmatzen du nola moldatu garai berrira:
bertso-tramak, bertso-musikatuak... Gaiak eta bertsolariak sofistikatu
egiten dira: 1997ko txapelketan parte hartu zuten 47 bertsolarietako
26 unibertsitateko ikasleak ziren.
Euskaldun
berritasunaren fenomenoa Euskal Herriko errealitatearen parte da.
Bertsolaritza baserritik hirira jaisten da, argibide-liburua besapean
duela. Xabier Amurizak, Manuel Lekuonak ezarritako oinarri teorikotik
abiatuta, bertsolarien mitoa hezurmamituko du: Hitzaren Kirol
Nazionala liburuak (bertsotan ikasteko metodoa) edo Hiztegi
Errimatuak (bertsotan erabiltzen den hoskidetasunaren sistematizazioa)
gizaki ororengandik hurbil jartzen dute bertsolari izatea. Ordura
arteko magia-trikimailuen azalpena egin zuen: bertsolaria egin beharra
zegoen, inoiz oholtza gainera jaiotzeko.
Bertso-eskolen
sorrera masiboa aro honetakoa da ere (laurogeiko hamarkada). Lehenago
Muxikako Garriko eskolan biltzen ziren Bizkaiko Busturia aldeko
zenbait bertsolari (Enbeitatarren gidaritzapean); Aretxabaletan
ere jende ugari bildu zuen 1974an abian jarritako taldeak... baina
gaur egungo eskola gehienak ez dira 1981 ingurura arte sortuko;
horien artean Arantzazu Loidi azalduko da, Kristina Mardarasekin
batera hainbat mendez isildutako emakumeen ahotsa berpiztu dadin.
Gerra
Zibil osteko txapelketak Euskaltzaindiak antolatzen zituen, baina
1985. urtean desadostasuna piztu zen bertsolari eta antolakuntzaren
artean. Negoziazio eta eztabaida luzeen ondoren, 1986an Euskal
Herriko Bertsolarien Elkartea sortuko da (gerora Bertsozaleena
izango dena), urte horretan bertan txapelketaren antolakuntza bere
gain har dezan. 1991an Xenpelar Dokumentazio Zentroa sortu zuen
Bertsozale Elkarteak, bertsogintzaren dokumentu bilketari ekiteko
eta handik urte batzuetara Lanku
enpresaren sorrera bultzatuko du, enpresak bertsolaritzaren hedapenaren
alde lan egin dezan.

Plazetako
bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza
gazte eta urbanoagoaren alde: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen
Lujanbio... Hortik aurrera, bertsolaritzaren historia eguneroko
bizitza da eta kale, plaza, antzoki, areto, irrati, web gune, aldizkari
eta edozein lekutan aurki liteke.
Scripta
manent, verba volant.
Bertsogintza
soziala 
Jardun
eremua
|
 |
 |
| |
| Mendez
mende egin bezala, bertsoak bete-betean asmatzen du nola moldatu
garai berrira: bertso-tramak, bertso-musikatuak... |
| |
 |
| |
| 1986an
Euskal Herriko Bertsolarien Elkartea sortuko da (gerora Bertsozaleena
izango dena). |
| |
 |
 |
| Plazetako
bertsolariak gero eta gazteagoak izango dira, gero eta bertsolaritza
gazte eta urbanoagoaren alde. |
 |
|
|