 |
Bertsolaritza
Zer
da bertsoa Errima
Errima
Bat-bateko
bertsolaritza
liburuan aipatzen denez, "askorentzat errimak osatzen du bertsoaren
alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz
aberatsa ez izan), bertsotan ari gara".
Errima beti da sail
berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua
eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta
gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez
gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta
hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.
Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren
arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko
bertsolaritza liburuan. Izan ere, "bertsolariak ez
du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan
eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko
gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainra neurtu
eta errimatu egingo duenik. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta
arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko
hurbilduko direnak".
Bertsoaren
zailtasunak
Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta
beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz
multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz
gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak
eta baita publikoak ere, gehien "zigortzen" duten akatsa.
Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7,
6, 5 silabatan pentsatzen.
Neurria
 Bertsoaren
zailtasuna
|
 |
|
|