 |
Bertsolaritza
Historia
Historiaurrea
Historiaurrea
Gaur
egun ezagutzen dugun bat-bateko bertsolaritzaren laginik zaharrena
XIX. mende hasierakoa bada ere, pentsa liteke ahozkotasunaren fenomenoak
historiaurrean duela jatorria. Izan ere, homo sapiens-ak bere izatearen
%95 igaro du idaztea zer den jakin gabe. Historialari adituen arabera,
ahozko tradizioa orain 10.000 urte jaio zen: "Gizakiaren
bilakaerak lau urrats ditu: ehiztaria, artzaina, nekazaria eta olagizona.
Bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake, historiaurrean,
ezbairik gabe."
Ordutik
XV. mendera arte, profazadoreak (plazaz plaza eta herriz herri ibiltzen
ziren emakume abeslariak) eta erostagileak (gudu-kantuak eta eresiak
egiten zituzten kantariak) izango dira, hiletariekin batera, ahozkotasunaren
enbaxadore nagusiak. Horren seinale, Al-Makari historialari arabiarrak
IX. mendean euskal emakume esklaboak aipatzen ditu: "erraz
bereiz litezke, kantuz bikainak baitira, itxuraz dotoreak, ongi
heziak eta kulturaz jantziak."
XIV.
gizaldia "andere inprobisatzaileen" mendea izan omen zen
Esteban Garibayk (1533-1599) geroari azaldu bezala. Ahozko tradizioaren
bitartez jasotako aurreko bi mendeetako gertakariak bildu zituen
historialariak. Berarekin batera, beste batzuek gordetako altxor
dira: Lasturko
Miliaren heriotzari buruzko bertsoak (XV. mende hasiera), Aramaioko
kantua (1443), Berdabioko semearena, Urrexolako kantua (1434-1449),
data zehatzik gabeko kopla-sortak, etab.
Garibay,
Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz aho
transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak.
Kantu epikoak dira batzuk, eresiak besteak, emakumeek senide eta
lagun maitatuen heriotzei (ankerrak eta bortitzak, orokorrean) eginak.
Horien artean, aipagarria da Berterretxen Kantoria, 1440koa izanagatik,
1870. urtera arte ez baita paperean jasoko Salaberry folkloristari
esker.
Ikerketen
arabera, esan daiteke kopla Erdi Aroan indarrean zegoen neurria
dela. Eskekoa zein ez, bertsoaren anaiak ez zuen huts egiten Euskal
Herriko (batez ere Bizkaiko) jaiegun eta ospakizunetan. Asko eta
asko buruz ikasitako koplak baziren ere, errepikak bat-batekotasunari
bide ematen zion, gaur egun oraindik egiten den moduan. Edonola
ere, ahozko tradizioak errotik eraldatu ditu gaurkotasunera iritsi
diren koplak eta ezin jakin liteke zein den jatorrizko oinarria.
Bertsoaren
zailtasuna 
Aipamen zaharrenak
|
 |
 |
| |
| Historialari
adituen arabera, ahozko tradizioa orain 10.000 urte jaio zen.
Hau da, bertsolaritzaren abiapuntua artzain-aroan koka genezake,
historiaurrean, ezbairik gabe |
| |
 |
| |
| Garibay,
Zaldibia eta Isasti izan ziren, beraz, XVI. mendera arte ahoz
aho transmititutako kantu zaharrak bildu zituzten lehen historialariak. |
| |
|
|