 |
Bertsolaritza
Historia
Lehen
bertso-saioa
Lehen
bertso-saioa
Fernando
Amezketarrak Azpeitian 1799an kantatutako bi bertso gorde badira
ere, 1801ean saio izugarri bat izan omen zen Villabonan. 4.000 ikusle
bildu ziren herriko plazan Zabala eta Txabalategiren bertso-gudua
ikusteko. Bosna ontza urre jokatu zituzten bertsolariek; Txabalategik
Aizarnazabalgo sakristaua eraman zuen epaile gisa, Zabalak Fernando
Bengoetxea (Amezketarra) herrikidea eta Billabonako alkateak Jose
Mendizabal apaiza izendatu zuen boz erabakitzaile. Askorik, ordea,
ezin izan zuten erabaki, ez bazen izan historiako
lehenengo bertso-berdinketa (horra saioa gogoratzeko arrazoia).
Orduko saioetatik salbatutako bertsoak zortziko eta bederatziko
txikiak dira batez ere. Izugarria da garai honetako bertsolarien
ezagutza teknikoa. Neurri estuan erraztasun handia sumatzen zaie,
berezko errimategi oparoaz gain. Bi oholtza ezartzen ziren plaza
edo eremu zabaletan, eszenatoki bakoitzak aurkari bana har zezan.
XVIII.
mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso-guduak;
herrietako agintarien artean bertsoekiko bi jarrera azalduko dira:
Gipuzkoako herri batzuek bertso-guduak antolatu egingo dituzte,
beste batzuek bertso-saioak isunez eta zigorrez astinduko dituzten
bitartean. Esan beharra dago orduko egoera oso aldakorra zela Euskal
Herri osoan zehar: Bizkaian eta Araba iparraldean koplaritzari esker
bizi zen bat-bateko jarduna; Zuberoan herriak eta herriak bilduko
dira pastoraletara; Nafarroako eta Arabako zati handi batean (hegoaldean)
Romanceroa izango da hurbilen gera litekeen adierazpena; eta Bizkaiko
ekialdetik Lapurdi eta Nafarroaraino, atzerriko kulturen babesean,
bertsolaritzak garapen egokiena izateko ekosistema aurkituko du.
Edonola
ere, ekosistema horren hedadura uste duguna baino zabalagoa zen.
Horren adibide Bautista de Gamizen izkribuak dauzkagu XVII-XVIII.
mende artean Araban, edo 1870ean Zeferino Lopez de Ilarraza karlistak
idatzitako bertsoak, beste sorta anonimo batekin Araian jasoak.
Fernando
Amezketarra (1754-1823), Zabala, Txabalategi eta Izuela (1780-1837)
orduko bertsolari ezagunenak dira. Pastor Izuelak, bertso-gaitasun
handien artean, memoria paregabea omen zuen. Historiaren istorioek
gorde dutenaren arabera, Izuelak parte hartutako bertso-gudu batean
Urdanetako bertsolaria aurkariarekin berdinduta gelditu zen. Garaile
bakarra izan asmoz, epaileek saioko bertso oro berriz kantatzeko
agindu zieten bertsolariei eta Pastor Izuelak lehenago botatako
50 bertsoak kantatu omen zituen berriz. Aro honetan ere koka genezake
Nafarroako Bertsolaritzaren lehen aztarna, Martin Olaetxeak 1830ean
kantatuko bertso bati esker. Edozein kasutan, bertsolaritza nafarra
ez da "ofizialki" 1936. urtera arte agertuko, Euskal Herriko
Txapelketara arte, hain zuzen ere.
Bertsolaria
eskolatu gabea da, ez du inolako ikasketarik: irakurtzea idaztea
bezain arrotza egiten zaio. Baserri-girokoak dira ezagutzen direnak,
herri hizkeraz mintzo direnak, herrikide eta ahaideen soiltasunaz
ari direnak.
Aipamen
zaharrenak 
Aldarrikapenak
eta berrikuntzak
|
 |
 |
| |
| 1801ean
saio izugarri bat izan omen zen Villabonan. 4.000 ikusle bildu
ziren herriko plazan. |
| |
 |
| |
| XVIII.
mendeko lehen berrogei urtean nagusi izango dira bertso-guduak. |
| |
|
|