Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv
BertsoZalea 2004ko Maiatza, 60.zka
Bertsozale Elkartearen Berripapera
Bertsozale Elkartearen Berripapera
komunikazioa@bertsozale.com

G A I A K

Mintzola, egoitza berria

Mintzola, egoitza berria

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea etxe «okupatu»tik «babes
ofizial»ekora pasatuko da. Billabonako udalak, Gipuzkoako Foru
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak «Ahozkotasuna bultzatzeko
etxea» jarri dute Billabonan, eta bertan kokatuko da Bertsozale
Elkartea ere. Herriko bertsolaritzan eragina izatea eta herriari
ateak zabalik izatea du helburuetako bat.

Elkartea, Xenpelar eta Lanku
«Ahozkotasuna bultzatzeko etxea»n bilduko dira, besteak beste,
Bertsozale Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Lanku.
Horrek elkarlana asko erraztuko du, eta joan-etorrien zein telefono
deien fakturak laburtuko.

Haziz doan elkartea
Urte hasierako egitasmoari begiratu besterik ez dago, Elkartearen
proiektua gero eta handiagoa dela ikusteko. Gogoz eta lekuz ezin
kabitu zen aurreko egoitzetan. Guztira 21 langile ari dira
proiektuan lanean (irakasle, eragile, dokumentalista...). Mintzolan
bertan 11 langilek fitxatuko dute egunero.
Mintzola Elkartearen martxari erantzuteko egokituko da. Harrera,
bilera-gela handia, biltegia eta lan-eremutan banatuko dira, 1.000
metro karratuak. Baina hau guztia ez da bat-batean egingo: etxe
aldaketa egiteko 2006ko udaberrira arteko pazientzia beharko da.

Paperetik ahozko lantegira
Mintzola izenez bataiatuko den etxea, Baionako juduek diseinatu
zuten, Subijana familiaren eskariz. Bertan bizi izan zen familia hori
eta, bertan egokitu ziren baita ere familiaren paper-lantegiko
bulegoak. Gerora, duen egitura berezia dela-eta, ondare
industrialeko zerrendan sartu zuten eta Billabonako udalak erosi
zuen. Aurrerantzean, lantegi edo ola izaten jarraituko du,
euskarria da aldatu dena; paperetik, ahozkora.

argazkia

 

 
G A I A K
Eskolarteko txapelketak
Arabako txapelketa
 
B E R T S O A
Asier Otamendi
 
G A I A K
Mintzola, egoitza berria
Aitzpea Leizaola
Bizkaiko eskualdeetako txapelketak
Lazkao Txikiren azken afaria
 
P U N T U A . J A R R I T A
Puntua jarrita: Xabier Amuriza
 
K O P L A K
Koplak
 
P O T O . F I N I X A
Poto-finixa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra