Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv
BertsoZalea 2004ko Maiatza, 60.zka
Bertsozale Elkartearen Berripapera
Bertsozale Elkartearen Berripapera
komunikazioa@bertsozale.com

P U N T U A . J A R R I T A

Puntua jarrita: Xabier Amuriza

Xabier Amuriza

Normala mirari

argazkia

Aspaldion, bertso-debatetik aparte samar nabilela, eskertzen dut
Unai Agirrek puntua niregana bidaltzeaz egin didan aintzat
hartzea. Nire «saio integralaren» asmoa, izen berariaz dietetiko
horren azpian, ez zen hauxe besterik: bertsolariak, libreko
saioetan beste erremediorik ez daukaten bezala, gaiak emandako
jaialdietan ere, subjektu aktiboagoak izan zitezela. Ez zitezela
bertso onak kantatzen bakarrik ahalegindu, baizik saioaren
egituran eta norabidean ere, autoreak izan zitezela, dena
gai-emailearen esku utzi gabe. Esperientziak ematen du
praktikara eramatea ez dela batere erraza, okasio jakin batzuetatik
harago. Bertsolariok elkarrengandik urrun, sarritan aparte bizi
gara. Talde nahikoa heterogeneoa gara, adinez, kezka
intelektualez eta denez. Gaur batekin, bihar beste batekin ari
behar duzu. Bertsolaritza ez da antzerki talde edo musika taldea
bezain finkoa. Orduan, gai-emailearen funtzio nagusietariko bat
aglutinazioa da. Ni neu, gai-emaile egiten dudan bakanetan,
saiatzen naiz tokian tokiko kolorea ematen. Hortik aurrera, ez
dakizu bertsolariak zenbaiteraino behartu ditzakezun, neu apur
bat behartzearen aldekoa banaiz ere. Zerbait sortzaileagoa
egiteko, distantziaz eta pretentsioz ere, gutxieneko taldetasuna eta
kidetasuna behar da. Bertso-tramaren ideia ere horrelaxe sortu
zen Gasteizen. Ez da denbora luzea Sustrai Kolina eta Amets
Arzallus ere Elorrioko Ateneoan ikusi nituena, elkarrekin egiten
duten emankizunean. Hernanikoek ere horrelako ekimenak egin
izan dituztela uste dut, ez da hala? Ez dut beste biderik ikusten,
hurbiltasun fisiko eta kidetasun mental bat (eta denen gainetik,
interesa, jakina) daukatenen artean planteatzea baino.
Gainerakoan, bertsolariek normalean egiten dena ahalik ondoen
egitea (inertzia guztiekin) nahikoa miraritzat jo genezake.
Beharbada, Kolinak edo Arzallusek izango dute nik baino zeresan
gehiago. Beraz, horiei pasatzen diet puntua, gazteak
inkordiatzeko atseginari jarrai.

 
G A I A K
Eskolarteko txapelketak
Arabako txapelketa
 
B E R T S O A
Asier Otamendi
 
G A I A K
Mintzola, egoitza berria
Aitzpea Leizaola
Bizkaiko eskualdeetako txapelketak
Lazkao Txikiren azken afaria
 
P U N T U A . J A R R I T A
Puntua jarrita: Xabier Amuriza
 
K O P L A K
Koplak
 
P O T O . F I N I X A
Poto-finixa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra