Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Sarrera
Bilaketa nola egin
Bilaketa orokorra
Informazioa bidali
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv
J. Dorronsororen
hitzaurrea
Sarrera orokorra
Doinuak historian zehar
Izendapena
Neurriaren araberako
sailkapena
Bertso doinuak
euskal musika
popularraren barnean
Doinu sortzaileak
Bertso doinuak eta
erlijio musika
Bertso doinuak eta
musika polifonikoa
Bertso doinuak
aldi historikoka
eta lurraldeka
Bertso doinuak gaur
Doinuaren eginkizuna
eta garrantzia
Bertso doinuaren
egitura
Azterketa musikala
Eskerrak
Amaiera-jarraipena
Bibliografia
Doinutegiaren
sarrerara itzuli

 

Bertso doinutegia Sarrera Dorronsororen hitzaurrea
Aldakiak

Aldakiak

Atal honen atarian beste ezer baino lehen esan nahi diot bertsozaleari, doinu askok dutela elkarren antza, familia bereko senide, enbor beraren adar direla eta horietako bakoitzari nola deitu hiztegietara jo ondoren, ez dakit asmatuko nuen ala ez baina aldaki deitzea erabaki dudala.

Bertsolarigoaren doinugintza, esan bezala, aldakorra da, jostalaria, malgua, une iheskor zehatzean entzulegoari zuzendua; horretan du bere grazia. Lurraren azala denboraren poderioz eta lekuaren arabera estrato desberdinez osatu den era berdintsuan kantu eta doinu popularrak ere kantaera desberdinez jantzi dira historian zehar lurralde ezberdinetan ondu direlarik.

Esan ere, aurrez esana dugu, bertso doinuaren mamia funtsean finkatua eta errotua baldin bada ere, bertsolari bakoitzak bere ikuitua ematen diola. Zenbat bertsolari hainbeste doinu, zioen norbaitek, errealitate hau adierazi asmoz. Eta hori bertsolari bakoitzak egiten baldin badu, hortik errez ondoriozta daiteke poliki poliki taldeka edo lurraldeka enbor bera nola joango den adar desberdinak ematen. Doinua zenbat eta erabiliagoa orduan eta aldakuntza gehiago izango ditu. Bi faktorek du eragina aldakien sorreran; denborak eta lekuak. Doinua zenbat eta bazter gutxiagotara zabaldu, zenbat eta denbora gutxiago iraun, orduan eta aldaki gutxiago izango ditu. Aita Jainkoak egin banindu, Xamangarria zera eta antzekoak, aspalditik eta Euskalerri osoan ezagun direnak datozkit gogora; zenbat aldaki eman dituzten!

Errealitate honek, nola ez, zaildu egiten du ikertzailearen lana. Egia esan, nire lanik korapilotsuena behintzat hau izan da: hainbeste milaka doinu desberdin eta antzeko, liburu, bertso saio, disko-kaset, eta beste hamar mila lekutan barreiaturik eta gainera bertso desberdinez jantzirik zebiltzanak, banaka banaka aztertu, gainontzeko doinuekin alderatuz identifikatu, eta antzeko aldaki izan daitekenarekin erlazionatu ondoren, bere izenez bataiatu ala beste deituradun batera bildu aukeratu beharra. Doinu bat bere izenez jaso ala beste baten fitxara bildu erabakitzea ez da askotan erreza eta ez nuen beti asmatuko. Bi muturren arteko erdibidea hartu behar izan dut gehienetan; batetik, edonolako desberditasunez datozen doinu guztiak ezin bada jaso, zeren kasu horretan argitasun gutxiko baso nahasian sartzeaz gain, liburutegi osoa beteko baigenuke bertso doinuz; baina beste aldetik, aldaki guztiak ezin nituen bazterrera utzi, enbor bereko adarra zela jakinarren, berak zuen nortasun eta erabilpena kontuan harturik, aberastasuna galtzea baitzen, eta nik horixe nahi berriz: bertsolari eta bertsozaleen eskuetan ahal nuen guztia ipintzea.

Aitortzen dut beraz irizpide objetibo garbirik gabeko erabaki oso diskutigarriak hartu behar izan ditudala doinu aldakiak jaso ala baztertzerakoan. Batzuetan gainera doinu baten zati batek soilik du bestearen zati baten antza. Kasu bat aipatzearren, Adixkidia Andoaindikan (8ko haundia) izeneko doinuaren A zatia = Aurten Hernanin san Juanetan (6ko haundia) delakoaren A zatia eta doinu honen beraren B zatia = Agustin nere bihotzekua (6ko haundia) delakoaren B zatia. Guzti honekin hauxe besterik ez nuen esan nahi: askatzeko korapilo oso nahasia dela aldakien hau. Eta doinu berak aldaki asko dituenean, zein ote da jatorrizkoa eta zeintzu eratorriak?. Gehienetan galdera honek ez du zentzurik, eta erantzun daiteke denak direla jatorrizkoak, zeren herriaren onarpenak edota erabilpenak ematen baitio balore osoa haietako bakoitzari, horixe da haren zuztar nagusia.

Azterketa musikala Azterketa musikala Eskerrak Eskerrak

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com