Noizbait
bukatu behar eta 1992 urtearen amaiera ezkeroko doinurik ez duzu
hemen aurkituko; 1993 urteko bertso txapelketa nagusian plazaratutakoak
adibidez ez datoz hemen. Baina zorionez gure bertsolaritzak osasun
ona du eta aurrera darrai bere fruitu berriak etengabe emanaz
eta Doinutegi hau azkar geldituko zaigu zaharkitua doinu berriak
geureganatzen jarraitzen ez baldin badugu. Ez adiorik beraz, bertsozale,
gero arte baizik. Sortzen diren doinu berriak jasotzen jarraituko
dugu eta oraingoan halabeharrez albora gelditu zaizkigun zaharrak
biltzen ere bai. Behin behineko amaiera da beraz hau eta Euskalerriak
bizirik dirauen artean badakigu kantari jarraituko duela eta bilduma
honek ere emango al ditu kimu berriak.
Joanito
Dorronsoro
Zumaian, 1994 urteko Santa Ageda egunean