Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Sarrera
Bilaketa nola egin
Bilaketa orokorra
Informazioa bidali
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv
J. Dorronsororen
hitzaurrea
Sarrera orokorra
Doinuak historian zehar
Izendapena
Neurriaren araberako
sailkapena
Bertso doinuak
euskal musika
popularraren barnean
Doinu sortzaileak
Bertso doinuak eta
erlijio musika
Bertso doinuak eta
musika polifonikoa
Bertso doinuak
aldi historikoka
eta lurraldeka
Bertso doinuak gaur
Doinuaren eginkizuna
eta garrantzia
Bertso doinuaren
egitura
Azterketa musikala
Aldakiak
Eskerrak
Amaiera-jarraipena
Doinutegiaren
sarrerara itzuli

 

Bertso doinutegia Sarrera Dorronsororen hitzaurrea
Bibliografia: Sarrera

BIBLIOGRAFIA
Sarrera

Sarrera Orokorrean esan bezala komeni da bereiztea herri kantu eta bertso doinu popularren jasotzaile edo biltzaileak alde batetik eta zabaltzaile edo dibulgatzaileak bestetik. Haiek herriak ahoz aho zerabiltzan doinuak kantutegietara jaso edo bildu zituzten, zehaztasun zientifikoz jaso ere, eta dibulgatzaileek haien kantutegietatik hartu eta herrian zabaldu dituzte, nahiz liburutxoen bidez nahiz disko-kaseten bidez eta informaziorik gabe, orokorrean behintzat. Musikadun liburutaz ari gara hemen batipat; 200 inguru erabili ditugu, horietako batzuk melodia hutsez datoz eta beste batzuk harmonizaturik. Baina sartu ditugu musikarik gabeko zazpi bertso edo kantu liburu dibulgatzaile oinarrizkoenak ere. Eta baita 230 inguru disko-kaset ere, bertsoz grabaturik, doinua gure lurrean zenbateraino sustraitu ote den jakitea komeni baitzaigu.

Bibliografia honetako autore eta liburu diskoen zerrenda luze honetan maila eta garrantzi desberdinetakoak dituzu. Izar klase guztietakoak datoz bat bestearen ondoren, batek mila doinu dakarzkigun bitartean, bestea bizpahirurekin bakarrik baidatorkigu. Zerrenda berean datoz pianorako partitura solteak, eta baita Pastoral liburutxoa ere adibidez, atzekaldean bi orritan doinuak dakartzalako.

Badakit asko eta onak uzten ditudala albora baina bertsozaleari lana erreztearren eta izar argitsuenak aipatuz, J. D. Salaberri mauletarra, J. A. Santesteban donostiarra, Charles Bordes frantsesa, R. M. Azkue lekeitiarra, Aita Donostia, Dufau-Barbier-Gabriel Lertxundi Ifarraldekoak eta Antonio Zabala tolosarraren lan eskerga nabarmenduko nituzke jasotzaileen artean, besteak beste. Puntu honetara iristean berriro aipatu behar dut Aita Donostiaren Obras Completas delakoak oraindik argitara gabe egotearen hutsune mingarria; baina bestalde, Aita Jorge de Riezu kaputxinoa izan dugu Donostiaren aingeru goardako leiala, honen lan gehienak zientifikoki argitaratzen lan paregabea egin diguna.

Zabaltze lanetan aipagarriak dira besteak beste Ifarraldean Mariya eta Kantuz liburutxoak eta Hegoaldean hainbeste argitalpen izan duen Boga Boga popularra. Disko-kasetei buruz berriz ikusiko duzu zerrendako asko argitaletxeen bitartez argitaratuak izan baldin badira ere, beste asko grabazio partikularrak direla, neuk edo adiskideek grabatuak.

Bertsozaleak argiago ikus dezan, atal desberdinetan banatu dugu bibliografia: musikadun liburu eta partiturak alde batetik, musikarik gabeko zenbait liburu oinarrizko bestetik. Erabili ditugun disko kasetak ere bi ataletan bereizi ditugu; argitaratuak eta argitara gabeak.

Amaiera-jarraipena Amaiera-jarraipenaBibliografia: Musikadun liburu eta partitura solteak Bibliografia: Musikadun liburu eta partitura solteak

Bertsozale Elkartea. Igeldo Pasealekua, 25. 20008 Donostia
T. (00) (34) 943 21 77 98 / F. (00) (34) 943 21 24 27 / bertsozale@bertsozale.com