 |
Bertsozale
Elkartea
Historia
1991-1996
Bertsozale
Elkartearen historia:
1991-1996
Bertsolaritzak
gizartean lortutako prestigio handiari erantzunez, proiektu berri
ugari jarri ziren abian. Honek eragin zuzena izan zuen elkartearen
egoera ekonomikoan eta larriuneak ere ekarri zituen:
- 1991n
hiru pertsona gehiago kontratatu ziren elkartean lan egiteko.
- 1991n
Xenpelar
Dokumentazio Zentroa martxan hasi zen, Kutxa aurrezki erakundeak
uzkuntzan lagatako egoitzan.
- 1991-93an
bertsozaletasunari buruzko azterketa soziologikoa egin zuen Siadeco-k
etxeak.
- 1993an
Bertsolari
Txapelketa Nagusia antolatu zen.
- Urtero
Bertsolari Eguna antolatzen jarraitu zen, baina 1996an izena eta
izana aldatu zitzaizkion. Omenaldi-egun zen Bertsolari Eguna izatetik,
sorkuntza berrietarako Bertso Eguna izatera pasa zen.
- 1993
eta 1995ean Bertsolamintza azterketa taldeak bertsogintzari buruz
egindako lanak eman ziren argitara.
- 1995ean
Bertsolari Elkarte izatetik Bertsozale Elkartea izatera pasatu
zen.
- Ekimen
bereziak antolatu ziren bertso eskoletako irakasleen formakuntzarako.
- Elkartearen
eta Herri Administrazioaren arteko harremanak zaildu egin ziren:
ez zen inolako laguntzarik jaso, telebistako programa eten egin
zen eta egoera ekonomiko larria bizi izan genuen 1995-1996 urteetan.
- Bi
langilek elkartea utzi behar izan zuten eta zenbait egitasmo aurrera
egin ezinda gelditu ziren.
Bertsozale
Elkartearen historia: 1987-1990
1997-2001
|
 |
|
|