 |
| Araba |
| |
|
 |
Bertsozale
Elkartea Herrialdeak
Araba
Historia
Historia
Arabako
Bertsozale Elkartea 1993ko maiatzean sortu bazen ere, 1982an Gasteizen
abian jarri zen bertso eskola izan zen aitzindari. Ondorengo urteetan
batez ere, hezkuntza eta bertso eskoletan egin dira ahaleginak.
Elkarteak urte guzti hauetan egindako lanaren lekuko dira:
- San
Prudentzio Arabako bertsolarientzako txapelketa, 1990. urtean
hasita urtero antolatu izan dena 2001. urte arte.
- Arabako
bertsolari txapelketa. 1982an lehen edizioa egin ostean 2002an
berreskuratu zen. Gaur egun Arabako bertsolaritzaren erreferente
nagusia da.
- Gasteizko
jaietan antolatzen diren Aihotz plazako bertso saioak eta beste
hainbat ekimen.
- Herrialde
mailako hedabideekin bertsolaritzaren hedapena bultzatzeko eginiko
ahaleginak.
- Ikastolen
Elkartea, hainbat ikastetxe eta Denon Eskolarekin bertsogintza
jarritako bitartekoak. 1998ean hitzarmen bat sinatu zen.
- Eskolarteko
Arabako txapelketaren antolaketa Ikastolen Elkartearekin lankidetzan.
- Herrialdeko
zortzi herritan sortutako bertso eskolak.
- Bagare
Elkartearekin batera azken urteotan antolatutako "Bertsotan
Bagare: Bertsolari gazteen sariketa"
Araba:
Sarrera
Urteko
egitasmoak
|
|