Kulturartea
Topaketak
Aurkezpena

Aurkezpena
Bertsozale
Elkarteak AHOZKO INPROBISAZIOA MUNDUAN
izeneko kulturarteko topaketak antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko
(EHU)
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Departamendua, Eusko
Jaurlaritza, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta BBK laguntzaile
dituela. Donostian egingo dira jardunaldiak aurtengo azaroan,
eta bi dimentsiotan bereizitako ahozko inprobisazio kantatua izango
dute gai nagusi.
Alde
batetik, munduko kontinente desberdinetako ahozko inprobisazio
kantatuaren hainbat lekuko ezagutzeko parada eskainiko da, eta
bakoitzaren hizkuntza, zertzelada eta berezitasunekin. Bestetik,
eta oro har, ahozko inprobisazioaren azterketan aurreratzeko ahalegina
egingo da, bereziki sakonduz inprobisazio kantatuan, berau ulertzeko
esparru teoriko bat garatu, egungo gizarteetan irauteko dituen
aukerak aztertu eta egin ditzakeen ekarriak zehaztuz.
Gogoeta
teoriko honek ondoko ardatz nagusi hauek garatuko ditu: