Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Aurkezpena
Bertsolaritzaren liburutegi digitala
Bertsozale Elkartearen argitalpen katalogoa
Beste liburutegi digitalak
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Bertsolaritzaren liburutegi digitala Bilaketa

Bertso berriak gerra-ostean jarriak

6.4- Vaticano II. Kontzilioa

Manuelek ordea ez zituen bertsoak sariengatik soilik paratzen. Gaia gustokoa zuenean jartzen zen lanean eta gai ugari erabili izan di­tuela esan behar da. Ugari eta garai haietan gizartean oso txertaturik zeundenak: erlijiozkoak, sozialak, euskararen ingurukoak, pakeare­nak, sendiartekoak, eta abar luze bat.

Ondoren doakizuen sortan Vaticano 11. Kontzilioak elizaren ba­rruan sortutako aldaketa eta mugimenduak jorratzen ditu Manuelek hamarreko haundian:


Vaticano II. Kontzilioa

Lagun batzuek egin didate
neri batzuetan galde
nola ez dedan emen idazten
gaurko elizaren alde
oien artean egongo dira
gutxienean bi talde
baina guziei guk laguntzeko
premi galantean daude
apaizak ere ez dira ezer
gure laguntzarik gabe.

Bi mila urte Jesus maitea
jetxi zinala zerutik
zer esanaren faltik ez degu
gizonok izan geroztik
deabruaren antza barrutik
santu itxura kanpotik
lagun urkoak lur jota ere
ez digu guri inportik
gure grina ta bizio txarrak
gelditzen badira zutik.

Aldakuntza asko eginak ditu
urte auetan bizitzak
ta berakin bat aldatu bear
pixka bat gure elizak
sotana kendu galtzak jantzita
ibiliarren apaizak
lengoak dira emen legeak
lengoak Kristoren itzak
emen geiena mudatu dana
dira gizonen egintzak.

Elizan aurka ez det itzikan
dakidala aterako
bataioakin bere seme ni
bein egin nindutelako
baina bagaude katolikoen
izena deguna pranko
apaiz gazteak langilearen
alde asi ordurako
komunistaren izena jartzen
diotenak sekulako.

Oponioa libre da eta
nik emango det nerea
dudan jartzen det egia esan
orrelakoen fedea
pobreen alde itzegiteko
badute eskubidea
ta jakin danok ori ez dala
komunistaren legea
baizikan Kristok berberak emen
ipinitako moldea.

Gauza batzuek aipatu bear
gaur apaizak elizetan
naiz gaizki egon len esandako
kristau batzuen ustetan
gaurko okerrak gaia artuta
asten badira izketan
esaten dute sartzen dirala
politikako gauzetan
elizan esan bear egiak
ezin duanak bestetan

Egiak orain esaten asi
zaizkigu kulpitotikan
orretxegatik daude batzuek
zearo arriturikan
arrazoiakin ez luke inork
egon bear ixilikan
orixe beintzat agintzen dute
gaur Erroma aldetikan
Kriston dotrinaz ibiltzen dana
ez da sartzen politikan.

Gaurko eliza nola dagoen
goimaitasunez beterik
ez du merezi inola ere
laguntzik gabe uzterik
alde batera utzi ditzagun
gure arteko uskerik
politikako kontu oiek ta
gainontzeko umekerik
oiek ez dira egien aurka
dabiltzan batzuk besterik.

Elizak orain agintzen dauzka
gotzai argi ta azkarrak
eta beraiei jarraitu zintzo
apaiz gazte eta zarrak
utzi ditzagun alde batera
ikamika ta marmarrak
bi taldetako apaizak eta
mundu guziko seglarrak
inor bada ta gu gaude emen
ejemplo eman bearrak.

Asmo oiekin asi gaitezen
emendik aurrera behintzat
ejenploakin indartuz beti
esaten ditugun itzak
berdindu bitez gure aurrean
ipintzen diran penditzak
eskandalorik ez beza eman
geiago gure bizitzak
urte alaiak ikusi ditzan
Jesukristoren Elizak.

M. Matxain
aurrekoa igo hurrengoa
bilaketa berriabilaketa berria  
Bilaketa orokorrakatalogo osoa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra