Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Aurkezpena
Bertsolaritzaren liburutegi digitala
Bertsozale Elkartearen argitalpen katalogoa
Beste liburutegi digitalak
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Bertsolaritzaren liburutegi digitala Bilaketa

Bertso berriak gerra-ostean jarriak

8.1- Joxe Aierbe Iraola,. Autobiografia

Donosti'ko Altza parteko Ubegi baserrian jaio nintzan, 1934. urte­an. Baiña nere jaiotetxea, Loiola eta Martutene auzoetatik gerturago dago Altza'tik baiño, Ametzagaiña mendixkaren ego aldeko bizkarre­an ain zuzen. Ezkondu ez geroztik, ordea, Loiola auzoan bizi naiz, emaztea eta seme‑alabarekin. Ezbear bat izan nuelako medio, gaur egun pensionista banaiz ere, zurgin edo arotza zan nere ogibidea.

Bertsotarako zaletasuna aurrekoengandik datorkit. Aitona zana, amaren aita, bertso zaar ugari zekiena zan eta noiznai kantari asten zan oietakoa, naiz bera bertsolaria ez izan. Ama zanari ere oso atsegin zitzaizkion.

Aitari berriz, etorkiña, Goierriko Gaintza'koa‑ zer esanik ez. Oraindik ere, bere ia 87 urterekin, konta eziñak dira dakizkian bertso zaarrak. Baiña aitona zanak Bilintx, Xenpelar, Txirrita eta abarrenak kantatzen zituan bezela, aitak, Pernando Amezketarrarenak ditu, bati­pat, gogozkoenak.

Orrek ez du esan nai aurrena aipatutakoenak eta beste askoren bert­soak ere ez dakizkienik. Bear ba'da, eta arrazoizkoa da, Goierrin bizi izan zan arte, Pernando'renak ikasteko aukera geiago izango zuan, eta gero, Donosti'ra etorri zanean, inguruko bertsolarienak ikasi.

Orretaz aparte, aita, batpatean ere zerbait moldatzen dana izanik, gure etxean etzan bertso‑giro faltik. Batez ere jaiegun berezi eta fami­li edo lagun arteko bazkari eta billeretan, bankete aundirik ez ba'zan ere, bertsorik etzan faltako. Ni berriz, mutilkoskorretan, gustora ego­ten nintzan entzuten; pozik kantatuko nukenean ere bai askotan, bai­ña gauza ez. Beraz, arritzekoa ere ez eta, zaletasuna piztua zan nigan ordurako.

Aitak, ortaz oarturik, paperean idazten zizkidan bertso zaarrak, ge­ro, denbora nuanean, ikas nitzan. Eta egia esan, bestetarako ez dakit baiña, artarako artzen nuan denbora. Ikasi ere bai azkar eta ondo, bai­ña, au desgrazia...! oso kantari txarra izan eta iñoren aurrean kantatze­ko abildaderik ez. Lotsatu egiten. Ala ta guztiz, leen esan bezela, egun berezietan aitarekin biltzen geranean, ez du izaten, bata bestearen an­paroan, zerbait kantatu arteko onik.

Gero, ‑edadearen kontuak‑, aurpegian bizarra irteten asten zaigu­nean, bidezko dan bezela, askotan, beste pentsamentu batzuk egiten dira buruaren jabe eta bertsoentzat leku gutxi. Neri ori gertatu zitzai­dan beintzat: leengo bertso‑egarri edo arra erabat il ez bazitzaidan ere, lozorroan gelditu.

Soldadutza garaian alabaiña, ‑Afrika'n ain zuzen‑, nola‑ala bertsoak idazten asi nintzan. Nola‑ala diot, izan ere, euskeraz idazten kasik ez bait nekien; tristea dan arren, etxera ere erderaz idazten nuan‑eta. Baiña koarteleko gora‑beerak eta batez ere, diru premian nengoela adieraziz, tarteka bertsoren bat edo beste bidaltzen nuan etxera. Orrek ilusioa egi­ten zien, nonbait, gurasoei eta dirua bereala bidaltzen zidaten.

Ura ere pasatu zan, soldadutza alegia, eta andik aurrera bazan au­rreragoko lanik; bizimodua bideratzeko, lana gogor egiñaz, sos batzuk aurreratu bearra, motoa ere nai, gero etxebizitza zala, ezkontzeko as­moak zirala eta abar. Bazan, bai, orduan ere galtzak bete lan! Eta jaki­ña, aldi batean bertso kontuei jaramon geiegirik ez. Ezkondu, berriz, Antiguo auzoko neska jator batekin ezkondu nintzan eta ez ain gazte­rik, ordurako ogeitamar urte banituan ‑eta.

Ezkondu eta andik iru urtera, ordea, alabearrez, 1967. urtean, ez­bear gogor bat izan nuala medio bajan luzaroan egon bearra gertatu zitzaidalako, orduan ekin nion, berriro, bertso idazteari eta, bide ba­tez, euskera lantzeari. Ez leenago bezela eta gutxiagorik ere baiña, la­nerako moduan jarri nintzanean, urte batzutan aritu nintzan. Azkene­an, ordea, ofizioa utzi bearrean gertatu.

Gero, euskera zerbait menderatzera iritxi nintzanean, erakusten aritu nintzan aldi batean. Irratian ere, asko ez, baiña zerbait ibilia naiz. Gaur egun, zazpi bat urte bai asirik, DIARIO VASCO egunkarian idazten det, tarteka, kolaboratzalle bezela. Bertsolariei gaiak jartzen ere aritzen naiz tarteka.

Orrela beraz, esan daiteke, ezbearra izan ezkeroztik, gutxi‑asko, ez diodala utzi bertsoak idazteari. Eta etxeko giroak sortu arazi zidan za­letasunari esker ezezik, «Basarri» aundiak eta Aita Zabalak, bertsola­ritza munduan langille asper‑eziñak, badute zer ikusirik. Aseran asko lagundu eta animatu bait ninduten. Zaurituta nengoela Joxe Miel Maiz'ek 1968. urtean Lasarte'ko nazioarteko lasterketa irabazi zuane­an jarri nizkion bertsoak, «Basarri'ri» bidalita, egunkarian argitaratu zituanean, etzidan poz txikia eman. Danen bearrean nintzan une artan eta izugarri animatu ninduan. Orduan, batpatean kantatzeko gai ez ba­nintzan ere, idatziz bederen, zerbait egin nezakeala konturatu nintzan.

Bertsolaritzaz aparte, baditut beste zenbait gauza ere oso gogozko­ak; besteak‑beste adibidez: nere jatorria gogoan izanik, baserri‑giroa, euskera, mendia, pelota, futbola, bonsai‑gintza ‑au oso berria orain­dik‑ eta abar. Aukeraketa bat eginda, noski, baiña orren lekuko dira ondoren datozen bertso saillak. Broma edo umore‑girokorik ere aurki daiteke.

Joxe Aierbe


aurrekoa igo hurrengoa
bilaketa berriabilaketa berria  
Bilaketa orokorrakatalogo osoa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra