Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Aurkezpena
Bertsolaritzaren liburutegi digitala
Bertsozale Elkartearen argitalpen katalogoa
Beste liburutegi digitalak
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Bertsolaritzaren liburutegi digitala Bilaketa

Bertso berriak gerra-ostean jarriak

7.8- Gure alaba zanari

Alaba Lurdes hil egin zen urrengo urtean. Orduan eskeinitako bertsoak ditu beste hauek.

Gure alaba zanari

Ilbeltz illaren ogei ta seia
egun gogoangarria
biotz mindurik dagon batentzat
ez da izan pozgarria.
Gure etxean gertatu baita
ezbear negargarria;
Lurdes maitea iritxi zaizu
eriotz ordu larria:
bertsoen bidez eman nai nuke
alabaren il berria.

Mundu ontako zure bizitza
nola izan dan ain motza
zorionaren ordez etorri
zaizu Lurdes eriotza;
zure adiñik ederrenean
gelditu zera ilotza.
Minberea da zulatzen gaitun
ain eztenkada zorrotza,
zauriturikan utzi duana
betiko gure biotza.

Usai gozoa duan arrosak
arantzak ere baditu
iru urte ta erdi pasean
ez dezu gutxi sufritu.
Gaubean miñez oeratuta
goizean miñez zutitu,
sendagilleak bere aldetik
alegiñak egin ditu;
eriotzeko azken agurrak
danok naigabetu gaitu.

Zer utsunea gelditu zaigun
ezin det burutik kendu,
len triste bizi bagiñan ere
ara erabat samindu.
Negar sotiñez esaten zidan
Aita nereak egin du;
Gurutze Santuari begira
azken arnasa eman du,
ainbat sufritu erazi dion
minbiziak eraman du

Ain da gogorra gertatu dana
nago ezin sinisturik,
iñolaz ere ezin det kendu
nere barrengo tristurik.
Al degun dana egin diogu
gaixoaz errukiturik,
gaur ez daukagu gelan beretzat
ezertxo ere uzterik
begietatik ixurtzen diran
negar malkoak besterik.

Azken agurra egin diguzu
aingeru baten moduan,
baiña arnasik dedan artean
izango zaitut goguan.
Ta opa dizut Jainko altsuak
artu zaitzala zeruan,
neronek ere auxe eskatu
nai nuke azken orduan:
emen bezela izan gaitezen
Lurdes alkarren onduan.

S. Salaberria, Ernani 1991
aurrekoa igo hurrengoa
bilaketa berriabilaketa berria  
Bilaketa orokorrakatalogo osoa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra