Inpernutik ditugu
notizi kaxkarrak
indarrik ez daukala
euskera zarrak.
An daudenak izanik
alper ta zabarrak
aztoraturik dauzka
ikasi bearrak.
Etsaien adarrak
eraso zakarrak:
«Makurtu bizkarrak»
Ango karramarrak!
Izorratu dituzte
inpemutarrak.
Inpernuan egon ta
atsegiñ eizean,
oiekin nola joan
bide luzean?
Danak ibilli nairik
bide errezean,
ez euskera artuta
aldatz nekezean,
atseden pozean,
era artezean
gauaz ta goizean.
Mudatu ezean
ondo kiskaldu arte
utzi leizean.
Alperkerian iñor
usteldu ez dediñ
deabruak asmatu
dute zer egiñ.
Jendea astinduaz
sarde zar batekiñ
euskara ikasteko
esan dure gordiñ,
zenbat negar zotiñ!
Deabruei berdiñ.
Saiatu alegiñ
nai duanak jakiñ,
zigor berriak eman
ez dezaion miñ.
Satanasek esan du
gutxi gorabera:
«Onuntz ez da etortzen
egurastera,
gorputz alper oriei
gusto ematera,
iztar motzei begira
denbora galtzera,
xirri egitera,
baizik penatzera.
Ikasi euskera
bestela labera
alperrik dauzkazuten
gantzak urtzera».
Luzifer zarra ere
omen dago sutan
naiz losintxa zalea
izan batzutan.
Tenaza gorituak
arturik eskutan
euskaldun alper billa
izkutalekutan,
orma zirriztutan,
asmo bat burutan:
«Sardearen puntan
ea artzen dutan
erre ta kiskaltzeko
sugar loitutan».
Ikasi bear dana
omen da euskera
baiña batzuek ez nai
jarri ortara.
Itzen bat ezin bada
sartu ganbarara
zergatikan estutu,
zertarako ikara?
Ez joan sutara,
or dago erdara,
itz berriak para
ta egiñ algara,
bestela sekulako
galduko zara.
Satanas ta Luzifer
gure kontra bero,
au entzuten genduan
len egunero.
Cervantesen izkuntza
dakigun ezkero
euskera menderatu
dezakegu gero,
eta onuzkero
ez bagera ero
lo lasai gauero,
parranda jaiero
eta kondenatzerik
ez det espero.
Inpernuak nor ez du
jartzen kezkatuta,
aditu utsarekin
ikaratuta?
Ez ote giñan bizi
geitxo estututa,
euskara ikasteak
nekerik ez du ta?
Naiz ta narrastuta
dago erreztuta,
inpernuratuta
gaude salbatuta,
prantzeses ere zerbait
badakigu ta.
Inpernuko jauntxoak
poztu gaituztela?
Ondo burugabeak
gera bestela.
Euskara orri buruz
jakin dezatela
ikasi gabe ere
askok dakitela.
Ez jende motela
askok diotela
debalde otela
gutxik daukatela,
zerua inpernuan
bertan dutela.
I. Olea, 1985‑8‑17