Kalezain baidamazkit
ogeitamar urte,
bertsuak eratzeko
esaten didate.
Urtiak gauza asko
erakusten dute,
len baiño okerrago
egin ez banaute.
Aurretik izanikan
basarritar utsa,
orduan etzan ezer
orko kale‑zaintza
Zortzi ordu sartzia
etzan oso gaitza,
orain orduan baño
nekezo gabiltza.
Badakit nola dion
lengo esaeriak:
«arrapatuko dula
dabillen bidiak».
Neguak gauz onik ez
gutxigo udiak,
kalezainaren kontra
baidabiltza biak.
Orduko zeregiñak
ezer etziraten,
baña laister asi ziran
gaiztuak izaten.
Nagusien gogorik
ez nuan egiten,
gogor egin bear da
esaten ziraten.
Esanak egin naian
biotzez artuta,
iñoiz agertuta naiz
erdi erotuta,
konfiantza osuan
aurrera sartuta,
gero irten eziñik
bakarrik galduta.
Oraintsu arte ia
egiten zan lana,
animalien bitartez
ia kasik dana.
Tresnak zauzkatenak
esaten zutena:
«zikiña besterikan
eztakarte ona».
Orain eztakarte
usain zikiñikan,
kendu dira astuak
kaleetatikan.
Bañan eztago asko
gauza oberikan,
automobillak ezto
nun kabiturikan.
Baldin bi badijoaz
reglak dakitenak,
amar bai dijoazte
ez dakitzatenak.
Gañera beti azkar
jun bear dutenak,
errukarriak dira
oien ondorenak.
Astuak zeregiñak
ematen zituzten,
baiña orain okerro
gerade ikusten.
Tresnak kabitu ezinda
maiz dira ibilten,
gero gertatzen dana
ezta errez esaten.
Beti badira illak
eta zaurituak,
gero bear dituzte
juez da medikuak.
Bideak ireteko
bai mekanikuak,
eraman detzatezen
tresna puskatuak.
Bitartean or dabil
berriz oñezkoa,
orrentzat entzuna det
dei bat premizkoa.
Asko ta askontzako
bai bearrezkoa,
eztala ta izango
nago neu naikoa.
Gaitz bat oso okerra
ibiltzen jakin ez,
baña okerragoa
jakiterik nai ez.
Besteren zeregiñak
ondo jakin berez,
baña norbereenak
erakutsita ere ez.
Ume baten ezbearra
arturik bitarte,
periodikotikan
aritu didate,
«La Voz‑eko» idazlea
gure Azkarate,
ez det uste gezurrik
jarri dunik bate.
Ibilten erakutsi
ez da orain arte,
umeen gurasoak
zer iten dezute?
Ezin erakutsi zeuek
ez bai dakizute,
maixu eta maestrak
zer deizkiotzute?
J.M. Arriola,
1968ko Apirila