Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Aurkezpena
Bertsolaritzaren liburutegi digitala
Bertsozale Elkartearen argitalpen katalogoa
Beste liburutegi digitalak
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Bertsolaritzaren liburutegi digitala Bilaketa

Bertso berriak gerra-ostean jarriak

11.3- Batzuk aditu nai ez beraren izenik

Hernaniko bere ilobak Valladoliden medikuntza ikasketak egiten ari zela, ikurrina igorriz eta bertsoak eskatuz eskutitz bat idatzi zion Gillermori, eta honek bertsoz erantzun. Argi uzten du hemen Euskara­renganako grina eta kezka sakonak dituela.

Batzuk aditu nai ez beraren izenik
 
Ikurrin gureakin
karta det artua,
irakurri det dana
ondo aztertua.
Gurasoen izkuntza
dezu baztertua,
erdeltasunarekin
zaude uztartua:
utzi dit biotzean
arantza sartua.

Esanez nola dezun
izena aldatu,
bertso batzuek neri
zenidan eskatu.
Orra nere erantzuna,
ez zaitez damutu:
‑«Euskerak euskerazko
izenak nai ditu;
izena eta izana;
au ondo aditu!

Ez ba'degu zaindutzen
guk ama euskera,
gu aren egitazko
semeak ez gera.
Zapuztua daukagu;
ain dago minbera!
Auxen, esan nai dizut
gutxi gora‑bera:
Izena aldatu arren,
zu lengoa zera.

Valladoli'n dituzu
zeure ikaskintzak.
Oinbeste buru‑auste
eztu ikazkintzak!
Nola kendu ditezken
gaixoaren gaitzak:
osatu ditezkenak
eta sendakaitzak.
Euskeraz ez al daude
bear diran itzak?

Euskeran maitasunik
ez ba'zaitzu pizten,
euskal izena artzeko
etzera irixten.
Besteren lapikoan
babarrun egosten,
oso ondo dagonik
ez det nik ikusten.
Asi zaitez, illoba,
euskeraz ikasten.

Len «Joani» ziñaden
eta orain «Yone»
erriko urteko jaian,
zure santu egune.
Bitartean, badago
makiña bat une
‑neskatx egin zerade,
gaur etzaude ume-
­ordurako, idazten
asten zeran xume.


Orain arte entzuna
ez ba'litz naikua,
Yone, aditu zazu
azken aolkua:
ikasitzea dala
bearrenezkua.
Askok dirua dute
beren Jaungoikua;
neretzat, mintzaiera,
danen gaiñekua.

Eta danen artetik
lenengo guria:
Aitor'ek ezpaiñetan
zintzo ibillia.
Ikusiko ba‑nuke
arnasik gabia,
illunduko litzake
nere barrunbia;
lorez jantziko nuke
bere illobia.

Ontaz gogora gaitzan
al degun maizenik:
Europa'n lenengoa
gurea izanik,
batzuk aditu nai ez
beraren izenik.
Ez derizkiot oso
ondo goazenik,
ez baitet uste Euskera
gabe ezer naizenik.

Degun jardun‑bidea
guri galerazi?
Geure dan, gure Ama
nai dute ill erazi;
semeengandik ori
ez luke merezi.
Bakoitzak nai duena
dezala berezi:
Euskera ill ezkero
nik ez det nai bizi».

PRINCIPE DE VIANA,
Iruñea 1977 ‑ G. Albizu

aurrekoa igo hurrengoa
bilaketa berriabilaketa berria  
Bilaketa orokorrakatalogo osoa

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra