|
|
|
|
|
|
|
Uxue Alberdi
|
Izen-abizenak:
Alberdi Estibaritz, Uxue
Jaiotze data eta lekua:
1984-03-18, Elgoibar, Gipuzkoa
Mota:
Bertso-jartzailea, Bertsolaria, Eragilea
|
|
BIOGRAFIA
|
|
1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte. Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan zen. Igartza bekara aurkeztu eta eman egin zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007). Santutxuko eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz eman zuen jende aurrekorako lehen urratsa. 2006an kazetaritza ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil. Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa idatzian. "Hamaika bertute" proiektuan dabil. 2007ko apirilean Joseba Jaka beka eman zioten eleberri bat idazteko.Urte honetan bertan Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetara heldu zen.
|
 |
|
BERTSOLARIAREN
FITXA
|
|
Lehen
plaza noiz-non-norekin:
Gai-emaile eta antolatzaile gisa, Elgoibarren, 2004an, Gabonetako bertso jaialdian.
Bertsolari gisa, Plazatik Gaztetxera txapelketan 2006an.
Bertsolari
txapelketak:
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2007: finalaurrekoak
Bat-bateko
sariketak:
- Osinalde saria 2007: partehartzaile
- Osinalde saria 2008:1.
- Plazatik Gaztetxera 2006: partehartzaile
- Plazatik Gaztetxera 2007: finalista
- Xenpelar saria 2006: 1.
Bertsopaper
lehiaketak:
- Beasaingo bertsopaper lehiaketa 2004, 2005, 2006: 1. saria
- Erralla bertsopaper lehiaketa 2003: 1. saria
- Etxegina bertso paper lehiaketa 1998: 1. saria
- Gipuzkoako eskolartekoan 2001, 2002: 1. saria
- Jule Azpeitia 2003: 1. saria
- Lazkao Txiki 2005: 1. saria
- Okelar 2001: 2. saria
- Soraluzeko Matxintxu bertsopaper lehiaketa 2002: 1. saria
- Xabier Munibe 2000: 1. saria
Liburu
argitaratuak:
- "Ametsen baratza". Elea 2005
- "Aulki bat elurretan". Elkar 2007
Ekoizpen
oharrak:
Sortzailea da Uxue. Bertsotan denbora oso gutxian egin du gora. Estilo poetikoa eta zuzena darabil, baina ziri sartzean ere bikain moldatzen da. Idazle modura ere bide interesgarria egiten ari da.
|
 |
|
|
 |
|