|
Arte Ederretako lizentziaduna da. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi batera egin baitzuen jauzi, eta hango giroak, harremanek eta bizimoduak asko eragin zioten. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten Maialen Lujanbiorengan.
Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da.
Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
|
|
Lehen
plaza noiz-non-norekin:
Hondarribian, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
Lehen plaza "serioa": Hondarribiako kofradian, Martxoak 8-aren aitzakian,1992-03-08an.
Kantukide
ohikoenak:
Doinu
ekarpenak:
"Batetik builaka" 1995 Gipuzkoa,
Bertsolari
txapelketak:
- Euskal Herriko Eskolarteko IV. Txapelketa 1992: finalista. Handien mailan
- Euskal herriko Eskolarteko Txapelketa 1990: txapeldun orde. Txikien mailan.
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1991: finalista. Handien maila
- Euskal herriko Eskolarteko Txapelketa 1994: txapeldun orde. Handien mailan.
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1995: finalaurrekoak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2003: txapeldun
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa 1988: finalista. Txikien mailan
- Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1990: taldeka txapeldunHernaniko taldean. Txikien mailan
- Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1991: txapeldun. Handien mailan.
- Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1992: txapeldun orde. Handien mailan.
- Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1993: finalista. Handien mailan
- Gipuzkoako eskolarteko txapelketa 1994: txapeldun. Handien mailan.
- Gipuzkoako herri arteko txapelketa 1999: lehen kanporaketa. Hernani-Txisplau taldean.
- Gipuzkoako Txapelketa 1995: final-aurreak
- Gipuzkoako txapelketa 2003: txapelduna
- Txapelketa Nagusia 1997: finalista
- Txapelketa nagusia 2001: txapeldun orde
- Txapelketa Nagusia 2005: finalista
Bat-bateko
sariketak:
- Hernaniko Txapelketa 1996: finalista
- Lizardi saria 1991: finalista
- Lizardi saria 1992: 2. eta bertso onenaren saria
- Lizardi saria 1993: 2.
- Osinalde saria 1992: 1. eta bertso onenaren saria
- Xenpelar saria 1990: finalista
- Xenpelar saria 1991: finalista eta bertso onenaren saria
Bertsopaper
lehiaketak:
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa bertso idatziak 1991: 1. saria.15-18 urte artekoen mailan.
Liburu
argitaratuak:
- Hautatutako bertsoak erabili izan dituzte zenbait liburutan
Audio
argitaratuak:
- Letragile gisa: Maixa eta Ixiar; Alaitz eta Maider; Anje Duhalde; Mikel Errazkin; Mikel Markez eta Oskorrirekin (kantak?)
Ekoizpen
oharrak:
"Ornitorrinkus" hitz eta hotsen ikuskizunaren sortzaile da, Judith Montero saxo-jotzailearekin batera.
|