|
|
|
|
|
|
|
Otxalde
|
Izen-abizenak:
Otxalde, Joanes
Jaiotze data eta lekua:
1814-00-00, Bidarrai, Behenafarroa
Heriotza
data eta lekua:
1897-12-13, Bidarrai, Behenafarroa
Mota:
Bertso-jartzailea, Bertsolaria
|
|
BIOGRAFIA
|
|
"Joanes Otxalde, Bidarraiko bertsolari izen haundikoa, jakin badakigu herriz herri etengabe ibili zela bertso kantari. «Herriko festa, tobera, eztei, pilota partida, berrogei urtez... Baigorritik Maulerat, ez da izan bilkura aipagarririk Euskal Hernian Otxalde bertsolaria gabe. Orain duela mendetsu bat «drixolari» (farreragile) jaunen jaun bazebilen» dio Oxobi idazleak. Baina zoritxrrez ez dugu jasorik bere bapateko bertsorik. Bertso berriekin konformatu beharko, beraz, besterik ezean. Hala ere, ikus dezakezuenez, ez zen makala bertso paperak ateratzen ere. Bizitasuna eta sakontasuna aurkituko ditugu nonahi. Behin baino gehiagotan saritua izan zen. Herriak oso gogozko ditu haren bertsoak."
(J. Dorronsoro Bertsotan 1789-1936 an oinarritua)
|
 |
|
BERTSOLARIAREN
FITXA
|
|
Bertsopaper
lehiaketak:
- Lore-Jokoetan: Soldado ondoan (Sara, 1868); Kilo-egilearen kantuak (Sara, 1878); Beranteko urrikiak (Maule, 1880); Maddalen Larralde (Donibane-Garazi, 1894)
Ekoizpen
oharrak:
Izen handiko bertsolaria zen, badakigu etengabe ibili zela herriz herri. Ez da bere bat-bateko bertsorik jaso; bertso jarriak dira gorde eta ezagutzen direnak.
|
 |
|
|
 |
|