|
|
|
|
|
|
|
Xabi Paya
|
Izen-abizenak:
Paya Ruiz, Xabier
Jaiotze data eta lekua:
1982-10-24, Bilbo, Bizkaia
Mota:
Bertsolaria, Epailea, Gai-jartzailea, Bertso-eskolako irakaslea, Bertso-transkribatzailea
|
|
BIOGRAFIA
|
|
Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu. Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa askotan dabil.
|
 |
|
BERTSOLARIAREN
FITXA
|
|
Lehen
plaza noiz-non-norekin:
Senperen, Herri Urrats batean. Jon Lopategik bidali zuen, Bizkaitik bertsolari gazte bat behar zutelako. Bertsokide Jon Martin, Miren Artetxe eta Erika Lagoma izan zituen. Anekdota polit bat bada egun horretakoa: Ernest Alkatek, bere aurkezpena egin zuenean, Xabier Paya esan beharrean, Xabier "Paella" esan zuen!
Doinu
ekarpenak:
Bere ikasle bati egindako Hamarreko Nagusiko doinu bat erabili zuen Abra sariketako (2004) agurrean.
Bertsolari
txapelketak:
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2006: 1.
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1996: txapeldun orde (txikitan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1997: Txapeldun (txikitan)
- Bizkaiko eskolarteko txapelketa 1998: finalista (gaztetan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1999: txapeldun ( 15-16 urte artekoan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 2000: txapeldun orde (17-18 urte artekoan)
- Bizkaiko txapelketa 2000: kanporaketa
- Bizkaiko txapelketa 2004: finalista
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1996: finalista (txikitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1997: txapeldun orde (txikitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000: finalista (gaztetan)
- Ipar Uribe bertsolari txapelketa 2002: txapeldun orde
- Txapelketa Nagusia 2005: finalaurreak
Bat-bateko
sariketak:
- Abra saria 2004: 1.
- Arabako taldekako txapelketa 2002: 1.
- Bagare sariketa: finalista.
- Mattin sariketa 2000: finalista
Bertsopaper
lehiaketak:
- Bizkaiko eskola artekotan 2. saria
- Gasteizko bertso eskola XX. urteurrana. Bertso-paper sariketa 2002: 2.
- Urruzuno lau aldiz 1. saria (gehienetan bertso paperekin)
|
 |
|
|
 |
|