|
|
![]() |
| Xabier
Amuriza |
| 1941eko
maiatzaren 3an jaio zen, Zornotzan (Bizkaia). 1965ean apaiz egin zen,
eta 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen
preso, hiru espetxealditan. 1976an utzi zuen apaizgintza. Politika arloan
urte luzeetako militantzia eraman du aurrera, eta, horrez gain, idazle,
kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da eta aritzen da.
Bi aldiz izan da Euskal Herriko beretsolari txapelduna: 1980 eta 1982an.
Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzaz.
Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. 1980ko txapelketan,
berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera, irudi eta
metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren,
ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak
ekarri zituen: estrofa eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik
oso desberdinak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen.
Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere.
90eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu
batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu
zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien. |