Bertsozale Elkartea
Inprimatu Leihoa itxi
Xabier Amuriza
Donostia, 1980-01-06

Txapelketa Nagusia 1980: finala
Gaia= Aita.
Lana= Bakarka gaia-emanda
Neurria= Hamarreko handia
Doinua= Aita izena kanta beharrak
Bertsolari Txapelketa Nagusia:
Donostia 1980-1-6, 97 or.
 

Aita izena kanta bearrak
jarri dit biotza bero,
aukera eder au izango zenik
ez nuen emen espero;
preso nengoen Zamora'n eta
an gelditu ia ero,
joan nintzen ta bertan nengola
aita il zitzaidan gero,
naiago nuke edozer baño
emen bizirik balego.

Aita nuen nik umoretsua,
iñiz geza ta gazia,
arek agertu zidan bidea
baitzen bertsoz ikasia;
oi, ene aita, nire egunak
ere aurrera doaz ia,
baña zugandik artua baitut
bertsotarako grazia,
nik egingo dut arbola aundi
zuk emandako azia.

Gai au kolpera jarriko zenik
ia ametsa dirudi,
baserri artan izan genduen
ainbat arri era euri;
zu, aita, ziñen ain on niretzat,
ez gogorra baizik guri,
Euskalerria nola dagoen
orain Donosti'n ageri,
niri jotako txalo guztiak
bidaltzen dizkizut zuri.