|
|
![]() |
| Juanito
Dorronsoro |
| 1936ko urtarrilaren 23an jaio zen, Ataunen (Gipuzkoa). Apaiz ikasketak egin zituen 1947tik 1959a bitartean (Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen), eta 1959tik aurrera apaiz zereginetan ibili zen, harik eta 1977an apaiz izateari utzi zion arte. Hamar urtez galdategi batean aritu zen lanean, eta irakasle lanetan hasi zen gero, Zumaiako Ikastolan. Gaur egun Zumaian bizi da, eta erretiratua dago. Bertsolaritzaren ikerlari eta aztertzaile garrantzitsua izan da Dorronsoro. Bertsolaritzaren historia, 1789tik 1980a bitartekoa, argitaratu zuen bi liburukitan, eta bertsotan erabili diren edo erabil daitezkeen doinuen bildumarik eta sailkapenik zabalena egin du, eta guztiak banan-banan izendatzera iritsi da. Horrez gain, bertsolaritza hezkuntzan txertatzeko ahalegina egin zuen lehenetakoa izan zen, eta bertsoa euskal hizkuntza eta musika lantzeko baliabide egokia zela iritzita, material didaktikoa prestatzeko eta argitaratzeko ardura eduki zuen. 1980an, bertso eskola sortu zuen Zumaiako Ikastolan (lehenetakoa izan zen Euskal Herrian), eta bertako eragile eta irakasle izan zen 1999a arte. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide da.
|