Bertsozale Elkartea
Inprimatu Leihoa itxi
Txabalategi eta Zabala,
Villabonan (1801)

Aizarnazabalgo sakristauak:
Txabalategi eta
Zabala gaztea.
askok deseo zuen
kantuz ikustea.
Atsegin haundietan
geldi da jendea;
bata adinbat egin
behar degu bestea.

Fernandok amezketarrak:
Ezin gentzake bada
beste gauzarik egin;
nik gogoan neukana
zuk dezu hitzegin.
Utzi behar ditugu
biak berdin berdin,
Gipuzkoa guziak
har dezan atsegin.

On Jose Mendizabalek:
Jaunak, mintzo zerate
grina txarrik gabe,
pozkidatu nauzute
txit asko, halere:
egia esateko
ipiniak gaude
bata bezain bestea
kantari onak daude.