Bertsozale Elkartea
Inprimatu Leihoa itxi
MAIALEN LUJANBIO
Irun, 2003-12-14

Gipuzkoako txapelketa 2003
Bukaerako agurra
Neurria: Hamalauko handia
Doinua: Lurrarenpean sar nindaiteke II

Txirrita ez baina orain neretzat
kolpeak eta igurtziak
hainbat jasok ez dituztenei
muxuak ta goraintziak
muxuak bertso eskolakoei
Juanjo Urian bitxiak
honen zati bat ere badute
lagun minek ta etxiak
baina behin behar ta omendu behar
gaur emakume guziak
ta bereziki zernahi bidetan
abitu ziren gutxiak
gizarte honek euren ametsen
erdibidean utziak.