Txapelketak
Araba
2003
Aurkezpena

ARABAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2003
Aurkezpena
UDABERRIArekin
batera etorri zaigu aurten ere Arabako Bertsolari Txapelketa,
Apirilaren 5ean Dulantzin hasi eta Ekainaren 1ean, Printzipal
Antzokian amaituko dena. Arabako Bertsozale Elkarteak 2002. urtean
bere egindako erronkari eutsi eta hobetzeko ahalegin bat da aurtengo
hau, eta horren adibide argia da WEB orrialde honetan ikusgai
duzun ataltxoa.
BESTE
BEHIN ERE, Arabako lurraldean bertsolaritza sustatzea,
bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozioa bideratzea
dira txapelketaren helburu nagusiak, gure herrialdeari euskararen
berreskurapenean laguntzea ahaztu gabe. Hori horrela izanik, Arabako
ahalik eta eskualde gehienetara heldu beharrekoa zen, eta aurten,
Gorbeialdea, Lautada, Aiara, Errioxa eta Gasteiztik igaroko da.