Txapelketak
Araba
2004
Aurkezpena

ARABAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2004
Aurkezpena
ARABAKO
lurraldea tamaina eta forma ezberdinetako eskualdeek osatzen dute,
baina denak dira beharrezkoak Araba osatzeko. Euskarak bezala,
bertsolaritzak ere gero eta errazago egiten du bat gure puzzlearen
ertz korapilatsuekin. Gure herrialdeko mapa bezala, bertsolaritza
puzzle handi bat da: pieza txiki ugariz osatutako egitura sendoa,
bere irudiari osotasuna emateko banakako pieza guztiak ezinbesteko
dituena: Txapelketak, bertso-eskolak, jaialdiak... eta guztien
erdigunean bertsozaleak. Izan ere, zer da bertsolaritza bertsozalerik
gabe?
ERRIOXAKOAK,
Aiarakoak, Gorbeialdekoak, Lautadakoak eta Gasteizkoak dira aurtengo
txapelketako bertsolariak, 22 guztira. Eta guk, eskualdez eskualde
puzzle eder honen piezak jaso eta apirilaren 25ean Gasteizko Printzipal
Antzokian bilduko ditugu. Bertsozaleontzako festa handi bat izan
dadila!