Txapelketak
Araba
2005
Aurkezpena

ARABAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2005
Aurkezpena
KONTURATU
al zarete duela 30 urte basamortu zena oihan mardul ari zaigula
bihurtzen? Lehen euri tantak Gasteizen erori eta putzu sakona
sortu zutenetik, bertako jarioak Araba osoa zipriztindu du, gure
lurraldearen itxura zeharo aldatuz: berde ageri zaizkigu Aiara
eta Gorbeialdea, heze eta emankor Lautada, eta gero eta bustiago
Errioxa ere. Ugaritu egin zaizkigu landare eta zuhaixkak; jaialdi
eta bertso-eskolak. Eta nola ez, baita bertsolariak ere. Gure
lurraldeko txoko guztietatik etorri dira, aurten ere, Txapelketako
23 bertsolari partehartzaileak, eta eskualdez- eskualde ibili
eta gero, Gasteizen, berdegunearen erdigunean, elkartuko ditugu
guztiak Apirilaren 9an Jesus Guridi Auditorioan. Ea Arabako Bertsolari
Txapelketa hau bertsozale guztion freskagarri suertatzen den.