Txapelketak
Araba
2006
Aurkezpena

ARABAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2006
Aurkezpena

AZKENEKO
ia urte bete honetan bizitako bertso zurrunbiloak ederki erakusten
du bertsolaritza nola dagoen, zer den: bide luze bat da bertsolaritza,
eta bideari ekin nahi dionak, nekez aurkituko du aitzakia edo
trabarik horretarako: Bideari ekin diezaioke ume, gazte, zein
ez hain gazte denak, emakume edo gizon, euskaldun zahar zein berri,
Lapurtar zein Arabar… Baina bidea luzea da, hori bai, oso
luzea. Eta bide luze horretan batzuk aurreratuago daude, beste
batzuk ez hainbeste. Baina oraindik bidearen amaiera beharrean
hasiera gertuago izateak ez digu etsi arazten. Indarra ematen
digu gogotsu zango bat beti bestea baina aurrerago jartzeko. Eta
nahiz eta tarteka estrapuzu egin, nahiz eta noizean behin atsedenalditxoren
bat hartu, nahiz eta eguraldiak beti ez lagundu, aurrera goaz.
Beti aurrera.
Bide horretan doazenetako 20 dira 2006ko Arabako Bertsolari Txapelketan
parte hartuko dutenak. Batzuk aspaldi ekin zioten bideari, beste
batzuk orain gutxi. Batzuk saltokoa doaz, beste batzuk pausatuago
baina atsedenik gabe. Baina guztiak ere aurrera. Beti aurrera.