Txapelketak
Araba
2007
Aurkezpena

ARABAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2007
Aurkezpena
ABTX’07:
JATORRIZKO IZENA
JATORRIA:
Ba ote gatoz nonbaitetik? Ba al dugu atzetik norbait inguru hauetan?
Araba historiadun lurraldea omen, baita bertsozale eta bertsolarion
ikuspuntutik ere: hasi Iruña Beleiatik eta Lazarraga ezagutu
arte... ba ote dugu jatorririk?
IZENA: Eta izenik? Egin al dugu izen bat jadanik,
gero eta anitzagoa den gure mundu honen altzoan? Eta izen bat
egin baldin badugu; zein da, nolakoa da? besteengandik antzekoa
edo desberdina al da? Zer suposatzen du izen bat edukitzeak?
Galderek, zalantza eragiteaz gain, badute helburu bat: aurtengo
Arabako bertsolari txapelketa aurkeztea. ABTX’07: JATORRIZKO
IZENA irakurri duzue izenburu bezala. Txapelketako 20 bertsolariek
jatorria badutelako (lautadetako mahatsaren zukutik lur azpian
ernetzen ari diren fruituetaraino), eta baita izen bat ere. Eta
denborak ontzen dituelako jatorria, eta baita izena ere.
Bertakoa da arabar bertsolaritza, etxekoa, lurretik sortua eta
lurrari emana. Hurbileko zaporea (zuen zaporea) gozatzera animatzen
zaituztegu. Iritsi da uzta!