Zer gertatuko litzateke Arabako Bertsozale Elkarteak AbTx, urteroko bertsolari txapelketa, bi urtean behin antolatuko balu?
Eta tarteko urte horretan taldekako txapelketa bat antolatuko balu?
Eta bertan sekula aritu ez diren bertsolari, gai-jartzaile, epaile... ezberdinek pate hartuko balute era herrikoi eta ez hain formal batean?
Eta txapelketa honen finala Printzipal antzokian egin beharrean Gasteizko Alde Zaharreko frontoian bertso bazkari forman egingo balitz, festa handi baten gisan?
Eta...?
Galdera hauek erantzun nahian,
bertsolaritzak daukan izaera herrikoiari helduz,
Araban daukagun sarea handitu nahian...
2010erako Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa antolatu dugu.