Txapelketak
Bizkaia
2002
Aurkezpena

BIZKAIKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2002
Aurkezpena
UDAGOIENAGAZ
batera, badator, bai, barriro ere Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Irailaren 28an Arrigorriagan hasi eta abenduaren 8an Bilboko Euskalduna
Jauregian amaituko dana.
BESTE
BEHIN ERE, euskaldungoaren arreta geureganatuz, Bizkaiko
esparruetan bertsolaritza sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea
eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira txapelketaren helburu
nagusiak. Zelan ez, Bizkaiko lurralde osora heltzea ere bada helburu.