Txapelketak
Historia
Bertsozale
Elkarteak antolatutako txapelketak 1960-1982

TXAPELKETEN
HISTORIA
Bertsozale Elkarteak antolatutako txapelketak (1986-...)
Txapelketaren
antolamenduaren inguruan sorturiko desadostasunak zirela bitarteko,
halako hoztasun eta urruntze bat gertatu zen bertsolarien eta
Euskaltzaindiaren artean. Bertsolariek berek, zenbait bertsozaleren
laguntzaz, antolatu zuten 1986koa. Erabaki honek ekarriko zuen
handik laster Bertsozale Elkartea sortzea.
Txapelketa
hauetan 100 bertsolarik hartu izan dute parte, batez beste. Kontuan
hartzen badugu ez dutela urtez urte beti berdinek errepikatzen,
txapelketon inguruan bertsolari andana handia mugitu dela esan
genezake. Bestaldetik, txapelketok Donostiako belodromoan jokatu
dira beti, eta honek izugarri handitu du ikuslego zuzenaren kopurua,
belaunaldi gazteak erakarriz.

Sebastian
Lizaso, 1986ko txapelduna, talentu berezikoa dugu zirian, azkarra
erantzunetan eta arrazoibidean. Mendera ezina eztabaidan, Txirritaren
eta Pello Errotaren oihartzun eguneratua dakar Lizasok.

Jon
Lopategi, 1989ko txapelduna, ibilbide luzekoa dugu bertsogintzan,
asko jarduna eta asko nozitua. Enbeitatarren inguruan sorturiko
eskolako ordezkari, izugarri zaila den sintesia lortu du: konpromisoa
dotoreziaz.

Andoni
Egaña, 1993, 1997, 2001 eta 2005eko txapelduna, Amurizak
urratutako bidean hasita egin du bere estilo berezia: zaindua
forman, sakona arrazoietan, kultua hizkeran, gozoa irrian. Bera
lana da orain bertsolari gazte askoren abiapuntua.
Euskaltzaindiak
antolatutako txapelketak (1960-1982)

Txapeldunak