Txapelketak
Nafarroa
2003
Aurkezpena

NAFARROAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2003
Aurkezpena
NEGUTIK
udaberrirako jauzia bertsoz eman diogu Nafarroan azken 25 urte
hauetan eta aurten ere horrela eman nahi diogu. Elizondotik Lesakara
joanen da aurtengo edizioa, martxoaren 9tik martxoaren 30era bitarte.
EZIN
AHAZTU Txapelketa aurretik burutu den Bertso Liga, Urdiaindik
Garraldara eta Tuteratik Amaiurrera, Nafarroako 15 herritan entzun
baita bertsorik. Izan ere, Txapelketaren helburuetako bat horixe
baita: bertso zabaldu, ezagutarazi, landu eta batez ere bertsoarekin
gozatu.