Txapelketak
Nafarroa
2004
Aurkezpena

NAFARROAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2004
Aurkezpena
NEGUTIK
udaberrirako jauzia bertsoz eman diogu Nafarroan azken 25 urte
hauetan eta aurten ere horrela eman nahi diogu. Txapelketa aurretik
burutu den Bertso Ligan 22 bertsolari aritu dira kantari Nafarroa
osoan barna. Izan ere, Txapelketaren helburuetako bat horixe baita:
bertsoa zabaldu, ezagutarazi, landu eta, batez ere, bertsoarekin
gozatu. Aurten goiz xamar badator ere, goiz bukatzeko asmorik
ez du berekin.
BEREZITASUNIK
ere badu edizio honek, Iparraldeko bertsolariak ez baitira arituko.
Nafarroako bertsolari zenbait Txapelketaren atarian gelditzen
zirela ikusirik, horiei ere aukera bat ematea onuragarria izanen
litzatekeela erabaki zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Horrela,
partehartzaile nafarren kopuruak 12tik 18ra egingo du salto. Geografikoki
behintzat eragin nabarmena izango du honek, orain arte justu-justuko
ordezkaritza zuten eskualdeek presentzia handituko dute-eta. Bortziriak
da bertsolari gehien aurkeztuko duen eskualdea, 7 guztira. Araitz-Larraun,
Baztan eta Sakanak hiruna ordezkari izanen dituzte eta Iruñea
eta Aranok bana.
Ia
bertsozalea gustura uzteko motiborik ematen duen!