 |
| Nafarroako txapelketa 2006
|
| |
 |
| Antolatzailea: |
| |
| |
|
 |
Txapelketak
Nafarroa
2006 Aurkezpena

NAFARROAKO
BERTSOLARI TXAPELKETA 2006
Aurkezpena
| Ez
du hutsik egiten. Hemen dator Nafarroako Bertsolari Txapelketa,
bere historiako 35. txapela buru gainean paratzera. Baztango
bazterretan izango da hori, Elizondon, aurten 70 urte direla
ospatu zen lehen Txapelketa hartako lur berean. Orduan bezalatsu,
18 bertsolari lehiatuko dira, nor baino nor, martxoaren 5etik
apirilaren 1era arte. Lur-en burutuko da finala eta Nafarroan
azken urte hauetan egiten ari den lanaren isla izango da.
Ereiteko aroa dugu, garai bateko haziak berreskuratu eta eremu
berrituan txertatzekoa. Gogoz ari da jendea lanean eta eguraldiari
ez zaio beldurrik. |
|
| Bertso
Ligan egin da lehen bereizketa eta hilabetean zer nolako emaitza
ematen duten ikusiko da. Lau asteburutan izango du entzuleak
bertsolaria zer nolako mejora egiten ari den ikusteko. Zeruraino
igotzeko asmoa dute guztiek, nahiz eta jakin bidean kimaturik
gelditu daitezkeela. Neurriko saskia hartu eta hura beteko
dela esperantza dugu. Eraman zeuk ere zurea, guztiondako adina
ale emango dute bertsolariek. |
|
|